Sabel hutsa, zorri toki, sabel betea simaurtegi.

Prefeta eta Euskal Elkargoko presidentearen arteko desadostasuna laborantzako Kontseiluaren karira

Jean-Marie Girier departamenduko prefetari ez zaio ongi iruditzen Euskal Elkargoak sor dezan laborantzako Kontseilua. Jean-René Etxegarai Elkargoko presidenteak bere aldetik dio, elkarte izaera juridikoa ukanen duela eta aholku emailea izanen dela.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2025eko azaroaren 25a
Abenduaren 6an Euskal Hirigune Elkargoak laborantza Kontseilua bozkatuko du.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Abenduaren 6an Euskal Hirigune Elkargoak laborantza eta elikagai Kontseilua onartu beharko luke bozka bidez, hautetsien osoko bilkuran. Elkargoak laborantza arloan dituen eskumenak hobeki baliatzeko kontseilu hau osatzeko nahikeria aspaldi agertu zuen Jean-René Etxegarai lehendakariak. "Ipar Euskal Herriak behar du horrelako kontseilu bat, laborantzako kide oro bertan ordezkatuak izan daitezen", gehitu du Etxegaraik.

Jean Marie Girier prefeta ez dator bat Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariarekin. Ez zaio iruditzen beharrezkoa denik Kontseiluaren sortzea: "Jadanik badugu departamenduko Laborantza Ganbara; ez dut ikusten laborantza ganbera bis bat sortu behar dugunik. Gainera, Euskal Elkargoak baditu eskumen batzuk, baina ez denak", erran du prefetak, aferari buruz galdetu diogunean. 

Jean-René Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakariak, bere aldetik, ez du ulertzen prefetaren arrangura, Elkargoak elkarte izaera duen laborantza eta elikadura Kontseilua sortuko baitu. "Ene ustez bada gaizki ulertze bat prefetaren hitzetan. Guk ez dugu erran laborantza ganbera bis bat sortuko dugunik. Bada jadanik departamendu osoa biltzen duen laborantza ganbera bat, aldiz, badugu euskal elkargo bat, departamendu erdia ordezkatzen duena eta laborantzako eskumenak hartu dituena, eta eskubidea duena, berriz diot, eskubidea duena". 

Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak gehitu du abenduaren 6an elkargoak bozkatuko duen kontseilua, aholku emailea izanen dela, eta Ipar Euskal Herriko laborantza eta elikagai arloko kide oro biltzea duela xede. 

 

Xorien migrazioa beroketa klimatikoaren lekuko
2025-10-22 | Euskal Irratiak
Aurten xorien migrazioa berantago iritsi da: Europako iparraldeko beroak espezie askoren abiatzea gibelatu du, eta horrek gure eskualdeko lepoetan ere migrazioaren erritmoa aldatu du.  ... (+)
Kanbo, Ipar Euskal Herriko azkena ekologian
Asteazkenetan Biziko hogei bat ekintzailek irmoki salatu dute Christian Devèze Kanboko auzapezaren “klimaren arloko sei urteko geldialdia”, herriko etxearen aitzinaldea afixez estaliz. (+)
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak diru-bilketa kanpaina abiatu du "Trantsizioak" lelopean
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "Trantsizioak gure esku!" lelopean abiatu du aurtengo diru-bilketa kanpaina, laborantza eta elikadura defendatzeko helburuarekin. Kanpainak Lurramaren lema ere berriz hartzen du:... (+)
Hendaiako azken berdegunean 250 bizitegi eraikitzeko proiektuak eztabaida piztu du
2025-07-01 | Euskal Irratiak
Hendaian etxebizitza larrialdi egoera bizia da: bizitokien %27 bigarren etxebizitza dira eta 700 familia alokairu sozial baten esperoan daude. Horren erdian, Herriko Etxeak Moleres izeneko... (+)
"Mendialdeko herriak hiltzen ari gara, eta hori gizarte osoaren kalterako da"
2025-06-11 | Euskal Irratiak
Jando Iriart Larraineko auzapeza eta Jone Alastuei Uztarrozekoa, Buruz-Buru emankizunean juntatu ditugu, Pirinioetako herrien egoeraz solastatzera. Auzo herriak dira Larraine (Zuberoa) eta Uztarroze (Nafarroa), eta... (+)
gora