Martxoan arrautza eta martxoan txita.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak diru-bilketa kanpaina abiatu du “Trantsizioak” lelopean

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "Trantsizioak gure esku!" lelopean abiatu du aurtengo diru-bilketa kanpaina, laborantza eta elikadura defendatzeko helburuarekin. Kanpainak Lurramaren lema ere berriz hartzen du: "Bihar ere laborari".

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2025eko urriaren 10a
Bi proiektu nagusi aurkeztu ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kanpaina berriaren karietara bi berritasun nagusi aurkeztu dituzte: laborantzaren eta elikaduraren egitura baten sorrera bidean dela eta lurraldean fruitu ekoizpena sustatzeko lan sail berri bat sortuko dutela. Teknikariak ekoizleak fruitu-baratzeen kudeaketan lagunduko ditu eta arbolen ibilbide tekniko-ekonomikoak sendotzeko laguntza emango dute.

Bestalde, 2017tik Hirigune elkargoarekin lantzen dute laborantzaren eta elikaduraren egitura sortzeko proiektua, eta elkargoak baiezkoa eman du. Egiturak elkarte forma hartuko luke eta sortzeko hainbat aktore bilduko lituzke: garapen estruktura, laborantza ganbarak, departamenduko laborantza ganbara, gizarte zibila eta garapen kontseilua.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kanpainaren bidez laborari eta elikadura proiektuak indartzea nahi du eta bereziki transmisioari interesatzen da. Diru-bilketa kanpainak azaroaren 23ra arte iraungo du, eta Lurrama azaroaren 7tik 9ra iraganen da Miarritzeko Halle d’Iraty aretoan.

 

gora