Eguzkiz beterik ere apirila marrantemaile.

Pirinioetako ibaien ur emaria 2040an %15 murriztera heldu litekeela ohartarazi du ikerketa batek

Proiektua Euskal Herria, Aragoi, Katalunia, Andorra, Akitania Berria eta Okzitaniako erakundeekin lankidetzan garatu da, eta klima-aldaketara egokitzeko neurriak planteatzen ditu.  


2023ko abenduaren 18a
EHUko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen Ikertaldeko Jesus Angel Uriarte, Ane Zabaleta eta Iñaki Antiguedad // Argazkia: EHU
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Pirinioetako ibaiek gero eta emari txikiagoak izango dituzte, urteko emaria %15 murriztera heldu daiteke 2040an eta %20tik gora mende amaieran, Piragua ikerketak argitaratu duenez. Urtarokotasuna ere gero eta nabarmenagoa izango dela ondorioztatu du, “agorraldi luzeago eta biziagoekin”. Pirinioetako eta mendikate hori hartzen duten eskualdeetako (Euskal Herria, Aragoi, Katalunia, Andorra, Akitania Berria eta Okzitania) ur baliagaiak aztertuz atera dituzte ondorioak, eta klima-aldaketara egokitzeko neurriak planteatu.

Bi argitalpenetan jaso dituzte ikerketaren emaitzak: batek, Pirinioetako ur baliagaien egungo eta etorkizuneko egoera aztertzen du; besteak, klima-aldaketara eta ur-baliagaien gaineko eskari hidrikoen aldaketen kudeaketara egokitzeko neurriak proposatzen ditu.

EHUko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen Ikertaldeak ere hartu du parte ikerketan. Taldeko kide Jesús Angel Uriarte, Ane Zabaleta eta Iñaki Antiguedaden esanetan, ibaien erregimen naturaleko emari datuen azterketak erakusten du azken hamarkadetan ur baliagaien adierazle guztien “beherakada orokorra” eman dela. Aldaketa horiek arrazoi klimatikoengatik eta lurzoruaren erabileran izandako aldaketengatik gertatu direla ere gaineratu dute.

Klima aldaketari aurre egiteko neurriak

Ikerketaren arabera beharrezkoa da Pirinioetako baliagai hidrikoen kudeaketa klima-aldaketara egokitzea; bai tokian-tokian, bai ibai-arroetan, bai mendikate osoan. Neurrien artean, “naturan oinarritutako konponbideak” nabarmentzen direla adierazi dute ikertzaileek, “zerbitzu ekosistemikoak mantentzera eta are indartzera bideratuak”. Bestalde, funtsezko egokitzapen-neurri gisara herritarren parte-hartzea sustatzea eta inplikatutako eragileak aintzat hartzea daude.

Donostiako Basque Culinary Center berriaren obretan sartu dira herritarrak, proiektua salatzeko
SOS Manteo elkarteko kideek azpimarratu dute ez dutela etsiko parkea berreskuratu arte. (+)
Otsailaren 4an ehiza-jardueraren aurka mobilizatzera deitu du NAC plataformak
“No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako... (+)
Basque Culinary Center berria eraikitzeko zuhaitzak mozteari ekin diote Donostian
BCCren Donostiako bigarren egoitza eraikitzeari ekin diote aste honetan, eta SOS Manteo elkarteak salatu du astelehen goizean zuhaitzak botatzen hasi direla. Auzotarren arabera, Nafarroa hiribideko... (+)
"Euskal Sagardoa" jatorri deituran zazpi lurraldeetako sagardogileak izendatuko dituzte
Euskal Sagardoaren eremu geografikoa EAEtik zazpi lurraldeetara handitzeaz gain, mugaren bi aldeetako sagar motak ere Jatorri Deituran sartzea adostu dute. Dagoeneko tramitazio guztiak martxan jarri... (+)
Erakunde ekologistek neurri zorrotzak eskatu dizkiete administrazioei plastikozko bolatxoei aurre egiteko
Abenduaren 8an Portugalgo itsasoan zama galdu zuen itsasontziaren plastikozko bolatxoak dagoeneko Euskal Herrira iristen hasi dira. Erakunde ekologistek uste dute “premiazko neurri zorrotzak” hartu behar... (+)
gora