Asteroko buletina
Kurriloak igaro, eguraldi txarra

Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa. “Amets moduko zerbait zen hasieran, ideiak botatzen hasi ginen, eta hor irten zen ur errotek Bizkaian izana zuten garrantziaren kontua”. Errotarekin lotutako proiektu bat egokia iruditu zitzaien ingurumen hezkuntza egiten jarraitzeko, eta hasierako amets hari pixkanaka forma eman eta Txaramela pasta agroekologiko proiektua sortu zuten.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko apirilaren 22a

Ur errotekin lan egiteko ideia horri bueltaka, ogia, taloak eta antzekoak bururatu zitzaizkien hasieran. Baina Italian egon berri zen lagun batek planteatu zien: “Eta zergatik ez duzue pasta egiten?”. Urbanetak aitortu du ez zutela inoiz pentsatu aukera horretan, baina lagunak botatako ideia pixkanaka sakontzen hasi eta aurrera egitea erabaki zuten. “Ortua egin eta pasta ekoitzi nahi genuela esan genuenean inguruan, hasierako erreakzioa ez zen onena izan: lan finkoa edukita, nola utziko genuen bada?”. Gerora, ordea, ingurukoen partetik babes osoa izan dutela aitortu du. “Polita da, gainera, baserriko nire aitite eta amamak gara batean artoa eta garia ehotzen zituzten errota berean hasi baikinen gu ere ehotzen”, gehitu du.

Pasta ekoizteaz gain, ortua ere egiten dute Txaramelako kideek Muskizen. Lehen urteetan otzarak egiten zituzten, eta tartean geldialdi bat egon bazen ere, orain berriz ari dira jarduera horrekin. “Ortuko barazki eta espeziak bi gauzetarako erabiltzen ditugu: pasta egiteko eta otzaretan sartzeko”, dio. Izan ere, osagarri desberdin askoko pastak egiten dituzte Txaramelan: erremolatxarekin, berakatzarekin, ziazerbarekin, kalabazarekin, albahakarekin, oreganoarekin, kurkumarekin, Ezpeletako piperrarekin… zigilu ekologikoarekin ari dira lanean, baina hortik harago doa nekazaritza ulertzeko haien modua: “Agroekologiaren barruan kokatzen dugu gure ekoizpena”. Garia eta zerealak Nafarroako eta Huescako ekoizle txikiei hartzen dizkiete.

Elikadura eta ingurumen hezkuntza eskola

Hurbileko azoka, denda eta kontsumo taldeetan saltzen dute batik bat, baina eskola eta jatetxeren batean ere bai. Aurrera begira badute beste proiektu bat esku artean: pastarako saltsak eta maneatzaileak egiteko obradore bat.

Eta, ekoizpenarekin batera, proiektuaren bigarren ardatza izan da hasieratik ingurumen hezkuntza. "Elikadura eta ingurumen hezkuntza eskola" dute martxan, eta hilero elikadurari eta ingurumenari lotutako tailerrak egiten dituzte, haur nahiz helduekin. “Sumatzen dugu gero eta kontzientzia handiagoa dela gaion inguruan, baina, agian, ez guztiz guk nahiko genukeen ikuspegitik. Norbere osasunari asko begiratzen zaio gaur egun, eta ez hainbeste ingurumenari. Argi dago agroekologikoa kontsumitzea hobea dela osasunerako, baina, nahi genuke horretan bakarrik ez gelditzea”, amaitu du.

%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste
2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere... (+)
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera... (+)
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen... (+)
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...
2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago... (+)
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan
2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala,... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora