Urriko elurra, zortzi hilabeteko elurra.

Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin. “Plastikozko ontziak nagusi dira garbiketa produktuetan, eta kimiko askokoak izaten dira gehienak”, dio.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko martxoaren 11
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ontziratu gabeko produktuak eskaintzen ditu Zuluetak dendan, eta ahal den neurrian, hurbilean ekoitzitakoak eta ekologikoak. Etxea garbitzekoak, arroparako, norbere garbiketarako nahiz aire-freskagarriak.

Garbikariak mundua zikintzen

Bizitza osoa eman du Zuluetak ile-apaintzaile lanean, eta hor piztu zitzaion lehenengoz haien jardunean ohikoak ziren produktuen gaineko kezka: “Beti saiatzen nintzen ahalik eta produktu jasangarrienak erabiltzen, eta banuen interesa mundu horretan”. Gaixotasun bat medio mugikortasun arazoak suertatu zitzaizkionean pentsatu zuen bere bizitzan aldaketa egitea eta kontsumo jasangarria bultzatzeko egitasmoa martxan jartzea: “Garbiketako produktuen kontsumoa asko murriztu genezake, berez ez baita hainbeste produktu behar etxea garbitzeko”. 

Bigarrenik, plastikoaren gehiegizko eta alferrikako erabileran jarri du fokua bermeotarrak: “Berrerabiltzeko ontziak ditugu dendan, eta produktu gehienak ontziratu gabekoak dira”. Hirugarrenik, garbiketa produktuen jatorrian eta ezaugarrietan jarri du arreta proiektua bultzatzerakoan, eta erraza ez bada ere, ahal den neurrian, hurbileko ekoizleen produktuak eskaintzen ditu dendan: “Otxandion kremak ekoizten dituen proiektu batekin harremanetan nago, adibidez”. Bestalde, dendako produktu guztiak ekologikoak dira. “Kimiko gutxiagoko garbikariak ditugu, normalean, ohiko produktuek, kaka asko baitaramete”.

Aparrik gabeko xanpuak ere berdin-berdin garbitzen du

Garbikarien kontsumoan orokorrean kontzientzia gutxi sumatzen du oraindik Zuluetak, osagai naturaletan baino, bestelako ezaugarriei garrantzi handiagoa ematen zaielako: “Xanpu batek apar gutxi ateratzen badu, edo garbiketa produktu batek lore usain ikaragarria ez badu… kostatu egiten zaigu horiek erabiltzea. Buelta eman beharra diogu horri guztiari”. Dena dela, pixkanaka bada ere, gero eta arreta gehiago jartzen zaiola uste du, horren adierazle da jendearengandik jasotzen ari den erantzun positiboa: “Jende asko ari da dendara etortzen, zer dagoen ikustera, galdetzera… eta salmentak ere ongi doaz”.

Ibilbide laburra du proiektuak oraindik, eta pixkanaka joanen da ideia berriak martxan jartzen. Zuluetaren asmoa da dendako eskaintzaz gain tailer eta ikastaro txikiak antolatzea: “Bikarbonatoarekin eta ozpinarekin ia dena garbitu daiteke, bada, joanen gara ikasten tailertxo horietan”.

Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan
2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta... (+)
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko
2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko... (+)
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin
2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin... (+)
Konbutxa eta hartzituak bizibide
2025-04-14 | Garazi Zabaleta
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean... (+)
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera
2025-04-13 | Garazi Zabaleta
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte... (+)
gora