Negu bigunegiak, uda gogorregia.

Ekainean 207 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian muturreko beroen ondorioz

Uztaileko lehen bortz egunetan bertze 27 pertsona hil dira arrazoi berdinagatik, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eguneroko heriotzak monitorizatzeko duen MoMo sistemaren arabera. 


2026ko uztailaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Tenperatura altuei egotz dakizkiekeen 207 heriotza izan dira ekainean Hego Euskal Herrian, Carlos III.a Osasun Institutuak kudeatzen duen Eguneroko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (MoMo) datuen arabera. Bizkaian erregistratu dira heriotza gehien (97); Nafarroan, berriz, 54 izan dira; eta Araban eta Gipuzkoan antzeko zifrak zenbatu dituzte, 30 eta 26, hurrenez hurren.

Horrez gain, uztaileko lehen bortz egunetan 27 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian beroak eragindako gorabeherengatik: Bizkaian hamaika, Nafarroan bederatzi, Araban lau eta Gipuzkoan hiru, hain zuzen.

Datu gurutzatuak

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioaren MoMo sistemak analisi matematikoa egiten du tenperaturen eta heriotzen datuak gurutzatuta. Espainiako Estatistika Institutuaren, Justizia Ministerioaren eta Aemet meteorologia agentziaren datuak biltzen ditu, eta estimazio bat egiten du. Ez du heriotzen zifra errealik ematen, eta, gainera, datuak argitaratzen direnetik gutxienez hilabete igaro behar da zifrak guztiz finkatzeko.  

MoMo sistemak eguneroko hilkortasuna aztertzen du kausa guztiak kontuan hartuta, tartean, tenperatura handiei loturikoak. Ez ditu, ordea, bero kolpe batek eragindako heriotzak soilik zenbatzen. Beroaren ondorioz bertze gaixotasun batzuk larriagotzearekin lotu daitezkeen heriotza guztiak hartzen ditu kontuan; gaixotasun kardiobaskularrak, arnasbideetakoak eta giltzurrunetakoak, bertzeak bertze.

Hamaika urte dira sistema martxan jarri zutela, eta, haren arabera, 2015az geroztik 2.600 herritar inguru zendu dira Hego Euskal Herrian muturreko tenperatura altuen eraginez.

Muturreko beroen ondorioz hiltzea ez da istripua, “klase eta gizarte desberdintasun kontua” baizik
Bartzelonako Hiri Ikerketa Institutuaren ikerketaren arabera, bero boladen ondorioz hiltzea klima-aldaketak larriagotzen dituen gizarte desberdintasunen ondorio da. Bertzela erranda, muturreko beroak pertsona gehiago hiltzen du etxebizitza... (+)
Beroaldiak Kantauri isurialdean ozono kutsadura areagotzen duela ohartarazi du Ekologistak Martxan-ek
Taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak legedia “urratzen” duela, ez dielako herritarrei arriskuen berri eman, eta exijitu dio “epe laburreko ekintza planak egitea eta aplikatzea”, trafikoaren... (+)
Hiru kilometroko giza katea osatu dute milaka lagunek Mallorcan, PPk arriskuan jarri duen parke natural bat babesteko
Es Trenc-en bildutako manifestariek proiektu estrategikoak azkartzeko legea bertan behera uzteko eskatu dute. Lege horrek Balear Uharteetako ingurumen-balio handiko zenbait guneren arau aldaketak erraztu litzake,... (+)
Otsoaren ehiza Hego Euskal Herrian ahalbidetuko lukeen txostena aitzin doa
Espainiako Estatuko erkidego gehienen babesa jaso du otsoaren populazioa "kontserbazioa egoera onean" dagoela dioen txostenak, eta horrek otsoaren ehizari bide emanen dio. Nafarroak txostenaren alde... (+)
Hartzaren hedapena eta abeltzaintza estentsiboa “bateraezinak” direla ohartarazi du EHNE Nafarroak
Sindikatuak hartza babesteko politikak berrikustea eskatu du, Ezkarozen eta Ariben bi hartz agertu ondoren. (+)
gora