Ez da harri gogorrik berakatzez lehuntzen ez denik

Otsoa babesteko neurriak salatu dituzte abeltzainek Amurrion, hildako ardiak jendaurrean erakutsita

Abeltzainek otsoen azken erasoak salatu dituzte igandean ospatutako Amurrioko Artzain Egunean, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak deitutako elkarretaratzean. Iragan astean otsoek Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora, erakusteko artaldeak otsoen erasoetatik babesteko proposatzen diren neurriak ez direla "eraginkorrak".


2024ko irailaren 24a
Otsoak Kuartangon hildako zortzi ardiak eraman dituzte Amurriora / Argazkia: @Arantxa2012
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Ba al dakizue pottoka, sasiardi, apigorri-ahuntz edo behi terreña gutxiago dagoela otsoak baino?", galdetu du UAGAko kide Julen Martinez de Santosek, Alea.eus-ek jaso duenez. "Bidezkoa al da otsoa muturreraino babestea ardiak, ahuntzak, txahalak, moxalak aintzat hartu gabe? Otsoak babes berezia behar badu, gure ganaduak zergatik ez?".

Elkarteak, pasa den ostiralean plazaratutako prentsa oharrean, salatu du Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Planak "otsoa lurralde osora hedatzea sustatu eta mendiko abeltzaintza alboratu" egiten duela. Besteren artean, "kalteak saihesteko neurriei dagokienez", UAGAk azaldu du profesional edota boluntarioek osatutako taldeak eratu nahi dituztela, baina lehen sektorea sektore profesionala izanik, "egiturazko neurri serioak" behar dituela, "ez boluntarioen esku geratzea". Halaber, mastin txakurrak "irtenbide magiko gisa" aurkeztea salatu du, errealitateak erakutsi duelako mastinek, konpondu baino gehiago, arazoak areagotu ditzaketela, aintzat hartuta mendietan zenbat lagun ibiltzen den. "Elkarbizitza zaila da geroz eta ugariagoak diren mendizale, txirrindulari, korrikalari eta abarrekin".

"Planaren helburua EAEn otsoaren kontserbazio-egoera ona lortzea bada, otsoa animalia horien benetako erroldarekin kuantifikatu eta alderatu beharko litzateke, kontuan hartuta penintsulako gainerako lekuetan duten kontserbazio-egoera", gaineratu du UAGAk. "Izan ere, otsoaren presentzia eremu oso zehatz batera mugatu da Euskadin; orain, lurralde osora hedatzea aurreikusten da, eta hori abeltzaintzarako mehatxu larria da. Abeltzainok, arazoak sortzen dituzten otso aleak ateratzea bultzatu behar dela uste dugu, abeltzaintzan kalteak murrizteko". Era berean, uste du Eusko Jaurlaritzak negoziazioetan sakondu beharko lukeela Espainiako Gobernuarekin, otsoa LESPRE babes bereziko erregimenean dauden basa-espezieen zerrendatik atera eta haren legezko babesa 2021aren aurreko egoerara itzultzeko.

Amurrion bildutako abeltzainek otsoaren eta abeltzaintza estentsiboaren arteko elkarbizitza ezinezkoa dela adierazi dute, eta otsoak eraso egin duen tokietatik "eramatea" eskatu dute. "Asko hitz egiten da Felix Rodriguez de la Fuenteri buruz, baina gutxik gogoratzen dituzte honelako esaldiak: 'Otsoak ahal duen lekuan eta behar duen lekuan bizi beharko du'".

Zaldibarko alkate ohia inputatu dute, zabortegia zabaltzeko lanen berri ez ematea egotzita
2026-01-29 | ARGIA
Hirigintzari loturiko ustezko prebarikazio delituengatik inputatu dute 2011 eta 2018 artean EH Bildu ordezkatuta Zaldibarko alkate izan zen Arantza Baigorri, bi udal arkitekto eta idazkariarekin... (+)
4x14: Hiru inbaditzailetxo
2026-01-20 | ARGIA
Gaur animalia espezie inbaditzaileei buruz hitz egin dute Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopezek. Hiru kasu aztertu dituzte, guztien artean inbaditzaileena zein den ondorioztatzeko.  Honako abestiak erabili... (+)
Txotxa zabaldu dute Saizarren eta Petritegin
2026-01-16 | ARGIA
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Petritegi sagardotegian, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, eta ostegunean gauza bera egin dute Usurbilgo Saizarren. Lehenbizikoan, Euskal Pilota Selekzioa arduratu da txotxa... (+)
3x08: Emakume zientzialariak bai, guruak ez!
2026-01-15 | ARGIA, Bizi Baratzea
  Rosa Tristanek Mujeres con Ciencia webgunean idatzitako artikulu bat landu dugu gaurkoan. Asima Chatterjee kimikari indiarraz aritu gara. Emakume honek balio handiko lana egin zuen... (+)
3x07: Sendabelarrak eta botikak, ze parea!
2025-12-29 | Bizi Baratzea, ARGIA
Sendabelarren eta botiken arteko elkarreraginak izango ditugu hizpide. "Emaidazu zerbait naturala, botika asko hartzen dut eta" bezalako esaldiak askotan entzuten ditugu, eta pentsamolde horren okerraz aritu... (+)
gora