Itxaropenaren lanbidea da baratzezaintza.

“Oiongo alkateak Labrazako eolikoaren obra-lizentzia geldiarazi beharko luke errekurtsoak auzitegietan ebatzi arte”

Arabako Mendiak Askek prentsara bidalitako oharrean ohartarazi du Oiongo alkateak Labrazako zentral eolikoaren proiektuari obra lizentzia emango diola. Gogoratu du Labrazako Administrazio Batzarrak proiektua bera eta proiektuari oinarri urbanistikoa ematen dion plan berezia epaiketara eramanak dituela. Horregatik, nabarmendu dute erekurtso horiek auzitegietan ebatzi arte "Oiongo alkateak obra-lizentzia geldiarazi beharko lukeela".


2025eko urriaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Oiongo alkate Jose Manuel Villanueva Gutierrezek (EH BILDU) Gasteiz irratian adierazi du Labrazako zentral eolikoaren proiektuari obra lizentzia emango diola", eman du jakitera Arabako Mendiak Askek. Egoera hori "oso larria" dela baloratu du: "Labrazako Administrazio Batzarrak proiektua bera eta proiektuari oinarri urbanistikoa ematen dion plan berezia epaiketara eraman ditu, irregulartasun asko daudelako. Oiongo alkateak, horiei kasu eginez, obra-lizentzia geldiarazi beharko luke errekurtso horiek auzitegietan ebatzi arte. Era berean, zintzotasun demokratiko apur bat badu, Labrazako kontzejuak eman dion agindua bete beharko luke, kontzejuak proiektu honi emandako ezezko biribila kontuan hartuta".

"EAJ-PSEren gobernua eta EH Bilduren udal gobernua dira kontzejuen erabakiak transnazional energetikoen planen pean jartzen dituztenak"

Aixeindar da Labrazako zentral eolikoaren enpresa sustatzailea: Eusko Jaurlaritzak %40ko partaidetza du bertan eta Iberdrolak beste %60a. Arabako Mendiak Askek nabarmendu du "gure erakundeak direla administrazio-batzarrek beren lurraldeen gainean dituzten eskubide guztiak urratzen dituztenak eta baita naturguneek dituzten ingurumen babesak ere urratzen dituztenak, Labrazako mendienak kasu".

Alderdi politikoak seinalatu ditu Arabako Mendiak Askek: "EAJ-PSEren gobernua eta EH Bilduren udal gobernua dira deriba autoritario horren erantzuleak, kontzejuen erabakiak transnazional energetikoen planen pean jartzen dituztenak, kasu honetan Iberdrolaren esku, herri ondasunen merkantilizazioa sustatuta eta bultzatuta".

Diskurtsoa eta praxia ez datozela bat salatu du Arabako Mendiak Askek: "Zentzugabekeria hau ez dator bat ahoz aho aldarrikatzen duten herritarren parte-hartzearekin. Haien ekintzak aldarrikatzen duten horren aurka doaz. Era berean, gogoratu behar da ez dagoela indarrean kokapen hori bermatzen duen Lurraldearen Arloko Planik (LAP), eta izapidetzen ari den LAPa zalantzan jarri duela gehiengo sozial zabal batek. (...) Horregatik salatzen ditugu gure oinarrizko eskubideen kaltetan hiru alderdi horiek enpresetako eliteekin duten adostasuna, lankidetza eta menpekotasuna".

"Labraza arriskuan dago, kontzeju guztiak daude arriskuan", ohartarazi dute eta dei egin diete herritarrei: "Salatu ditzagun jarrera horiek gure indar guztiekin. Erabakiak hartzerakoan daukagun eskubidearen aurkako jarduera horiek zapuztea lortu beharra daukagu. Ondorioz, lurraldearen defentsan lanean diharduten plataforma ezberdinek deituriko mobilizaziotan parte hartzeko eskaera egiten dugu, bereziki Arabako Errioxa Bizirik-ek proposatutakoetan".

Azaroaren 1ean aurkeztuko dute jende aurrean Baserritar Bilgunea sindikatu berria
2025-10-29 | Estitxu Eizagirre
Laborantzako sindikatu berriak urriaren 18an egin zuen bere eratze batzarra, Lazkaoko Biziola proiektuan. Larunbata honetan gizarteari aurkeztuko diote sindikatua, "Baserri iraunkorrak, bizitza duinak" lemapean: Donostiako... (+)
EAEko Auzitegi Nagusiak Labrazako makroeolikoen aurkako bigarren errekurtsoa izapidetzeko onartu du
2025-10-27 | Estitxu Eizagirre
Errekurtsoa Labrazako Administrazio Batzarrak aurkeztu zuen, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzailearekin batera, proiektuaren Plan Bereziaren behin betiko onarpenaren aurka. (+)
Garoak baserrietan eta herri lurretan izan duen garrantzia azaltzen duen liburua aurkeztu dute
2025-10-15 | Estitxu Eizagirre
Iñistorketan: Iratzearen kultura Urumea bailaran paisaia, ondarea eta memoria liburua aurkeztu berri dute Iñaki Sanz Azkue biologoak, Josu Narbarte arkeologoak, Maite Errarte etnografoak eta Suberri Matelo... (+)
"Amari eta lurrari eman egin behar zaie lehenengo, gero eurek eman dezaten"
2025-10-14 | Estitxu Eizagirre
Herriko arkupea jendez bete-bete eginda aurkeztu zen urriaren 10ean Muxikan Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua. Feli Madariagarenak dira liburuak kontatzen dituen bizitzako... (+)
“Jaten ditugun onddo espezie gehienak gordinik toxikoak dira, adibidez, shiitakea”
2025-10-12 | Estitxu Eizagirre
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera.... (+)
gora