Ganderailu, sasoinaren berrigailu.

Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien artean.


2023ko azaroaren 23a
Cattenom-eko zentral elektrikoa Frantziako Estatuan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lehendik ere Europako Legebiltzarrak onartua zuen nuklearra energia berde gisa, baina oraingo onarpenarekin lortu nahi du energia hori zero isurikoen artean sartzea, horrela prozesu industrialetako kudeaketa eta baimenetan prozesuak erraztu eta denbora aurrezteko. Hainbat arrazoirengatik, azken hamarkadetan energia nuklearrak zailtasun ugari izan ditu aurrera egiteko, eta modu honetan inbertsoreen inbertsioak areagotu nahi dira.

Ekoizten duen energiaren %40 energia berriztagarrietatik lortu nahi du Europako Batasunak 2030erako. Horretarako zero isuri gisako izendatu ditu hainbat teknologia, hala nola, energia fotovoltaikoa, eolikoa, baterietan oinarritutakoa, bero bonbak eta energia geotermikoa, biogasa eta biometanoa... eta orain energia nuklearra ere bai.

Orain Europako Legebiltzarrak, Europar Batzordeak eta Europar Kontseiluak legea adostu beharko dute. Lobbyen presioa handia izan da nuklearra berriztagarrien multzoan sartzeko bidean, Jenofa Berhokoirigoinen erreportaje honetan azaltzen den moduan.

Aurtengo apirilean egin zuen EBk Energia Kontseilua Stockholmen, Suediako hiriburuan. Hartan, Frantziak bultzatu zuen energia nuklearraren aldeko politikak erraztearen aldeko aliantza, eta Bulgaria, Kroazia, Hungaria, Finlandia, Herbehereak, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Eslovakia eta Esloveniak bat egin zuten harekin.

Alemania, Belgika, Portugal eta Espainia energia nuklearra sustatzearen aurka agertu ziren. Gaur egun EBko ondoko hamalau herrialdeotan ez da inongo energia nuklearrik sortzen: Danimarka, Estonia, Irlanda, Grezia, Kroazia, Italia, Txipre, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Austria, Polonia eta Portugal.

Uranioa garestiago

Nuklearrari bidea erraztu nahi zaion sasoi honetan ikusten da energia mota honek aurrera begira izango duen arazoetako bat: uranioaren garestitzea, egunotan azken hamabost urteotako garestiena izan da. Horrez gain, autore ugarik aipatu dute uranio ekoizpenak 2025ean joko duela bere sabaian, eta hortik aurrera ekoizpenak behera egingo duela eta garestitzen jarraituko duela. Beste batzuen esanetan hori gertatuko da 2020 eta 2050 artean. Edozein kasutan, ondoko grafikoan ikusten den gisa, EBk bultzatu nahi du energia nuklearra, baina ez du ia uraniorik ekoizten, eta beraz, beste herrialde batzuetako menpekotasuna ere bultzatzen ari da.

 

47 milioi euro gehiago Esako urtegiaren segurtasuna bermatzeko
Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47... (+)
Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak... (+)
Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak
PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik... (+)
Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela. (+)
2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari
Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako... (+)
gora