Itxaropenaren lanbidea da baratzezaintza.

Lanean ari dira Orion erre den itsasontziak ibaia eta itsasoa kutsatu ez ditzan

Eusko Jaurlaritzak Itsasertza Planaren alerta fasea ezarri zuen ostegunean, eta itsasontzia buiekin hesitu dute. Oria ibaiak eta Kantauri itsasoak bat egiten duten lekuan erdi hondoratuta dago. Gure Gaskuña ontziak 70.000 litro erregai ditu barnean. Leihoak ixteko gomendatu die Aiako eta Orioko herritarrei. 


2026ko irailaren 25a
'Gure gaskuña' itsasontzia, Orioko itsaso aldeko portuan erdi hondoratuta.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Guka hedabidearen arabera, ostegunean 11:45ean piztu zen sua Gure Gaskuña Ondarroako (Bizkaia) itsasontzian, eta suhiltzaileek eta itsas salbamenduko ontziek gauean lortu zuten itzaltzea. Suteak zabaldutako kea arnasteagatik hiru pertsona artatu zituzten, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak leihoak ixteko gomendatu zien Aiako eta Orioko herritarrei.

Orioko Udalak zabaldutako oharrean azaldu bazuen ere airearen kutsadura ez zela "larria", hondartza eremua ixtea erabaki zuen, baita aire libreko hondartza eta ibai inguruko jarduerarik ez egitea gomendatu ere. Gaur zabalik dago hondartza eremua. 

Sutea itzalita, itsasontziak dituen 70.000 litro erregaiek eta bestelako substantzia toxikoek itsasoa eta ibaia kutsatu ez ditzaten lanean ari dira. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak Itsasertza Planaren alerta fasea ezarri du, eta itsasontzia buiekin hesitu dute –erregaia itsasora isuriz gero, ez zabaltzeko–. Hain zuzen, Oria ibaiak eta Kantauri itsasoak bat egiten duten lekuan dago erdi hondoratuta, itsaso aldeko portuan. 

Mundu mailan inoiz erregistratu den abuzturik beroena izan da aurtengoa
Lurraren gainazaleko batezbesteko tenperatura 16,96 gradukoa izan da, 2023ko uztailean baino 0,01 gradu gehiago. Euskal Herrian inoiz izandako udarik beroena izan da aurtengoa. 1850 eta 1990... (+)
Nepalek konpentsazio ekonomikoa eskatu die munduko estaturik kutsatzaileenei, uholdeetan izan duten arduragatik
Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen du, eta Atzerri ministro Shisir Khanal-ek adierazi du sortu ez duten krisi baten ondorioak pairatzen ari direla. Azken... (+)
Zubietako erraustegia gelditzea eskatuko dute igandean, Kontxako hondartzan
Donostiako estropadak baliatuko ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren ondorio kaltegarriak salatzeko, goizeko 11:00etan egingo duten elkarretaratzean. Astearte honetan eginiko prentsaurrekoan salatu dute Zubietako erraustegia dela... (+)
NBEk ohartarazi du lurrazaleko tenperatura 2 graduraino berotzea saihesteko berehalako neurriak hartu behar direla
NBEko zientzialariek ondorioztatu dute 1,5 graduko langa gainditzea "saihestezina" dela, eta egoerari berehala erantzutea eskatu dute, tenperatuaren igoerari aurre egiteko eta berotegi efektuko gas isuria... (+)
Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko... (+)
gora