Eguzkiak erretzen badu urtarrila, oazi laster zakuaren bila

Nekazari eta abeltzain txikiak ‘bendeja’ berreskuratzen

Hamar urte inguruko ibilbidea du Uribe Kostako Agroasanbladak, nahiz eta duela urtebete  taldean jende berria sartu zen eta eraberritze prozesua egin zuten. "Plaza Beltza izeneko kultur elkarte batetik sortu zen agroasanblada bere garaian, elikadura burujabetza kulturaren bidez bultzatzeko eta bertoko nekazarien sarea indartzeko helburuarekin", azaldu ditu hastapenak Endika Garcia Gomez egungo kideak. Iaz, taldean segitzen zuten kideek proiektuari buelta bat eman eta erronka berria jarri zuten: Sopelako Larrabasterra auzoan bendeja abiatzea. "Antzinean andre nagusiek egiten zutena da bendeja, kalean postu bat jartzea, baserrietako ekoizpenetatik saldu gabe gelditzen zenari bide emateko, arin-arin eta baimenik gabe", azaldu du.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko abuztuaren 31
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Sopelako Larrabasterra auzoan komertzio aldetik hutsune handia sumatzen zuten agroasanbladako kideek, eta horri buelta emateko asmoz bururatu zitzaien bendejaren ideia. "Ekoizpen bakoitzak berea saltzea baino, agroasanbladako kideon produktuak jartzea zen ideia, eta kolektiboki antolatzea, inor gehiegi kargatu gabe", azaldu du Garciak. Garai batean bendejak inolako baimenik gabe jartzen ziren arren, gaur egun salmenta-mahai txiki bat jartzeko ere administrazioarekin hartu-emanean egon beharra dago, eta taldean hasieratik erabaki zuten udalean behar ziren baimen guztiak eskatzea.

Baimenak lortu eta duela urtebete hasi ziren kideak Larrabasterrako plazan bendeja jartzen. "Martitzenero izaten da bendeja Urgitxieta plazan: 17:00etatik 20:00ak inguru arte egoten gara, gutxi gorabehera", dio. Sasoiaren arabera, ordutegia aldatzen dute, baina bertako jende finkoa hurbiltzen denez beti, erraza zaie mezua zabaltzea eta aldaketen berri ematea. Inguruko lau ekoizpen proiektuk hartzen dute parte agroasanbladan eta bendejan.

Herritarrekin harreman zuzena

Agroasanbladako kideak nabarmendu duenez, generoa saltzea bezain garrantzitsua da bendejaren bidez herritarrekin sortzen ari diren zuzeneko harremana. "Jendearekin hartu-eman zuzena edukitzea, haiek gugana hurbildu eta elkarrizketa hastea, lan nola egiten dugun kontatzea, edo produktu zehatz batekin egin daitezkeen errezetez hizketan aritzea... hori guztia oso garrantzitsua da, eta proiektu honek helburu bikoitza du: harremanak egitea, gure lana ikusaraztea eta herritarrekin saretuta egotea ere bada asmoa", dio. Zentzu horretan, bendeja egunetan ekimen txikiak egiteko asmoa ere badute, jendea erakartzeko.

Bendeja proiektuaz gain, bestelako egitasmo eta borrokak ere badituzte esku artean Uribe Kostako Agroasanbaldako kideek, esaterako, Getxon Gure Lurreko bi merkatu egitea eskatzen ari dira. "Eskualdeko herri nagusietakoa eta oso handia da, eta Udalari eskatzen ari gara Getxoko bi aldeetan, Algorta-Andra Marin eta Areeta-Erromon, astero jartzea merkatua", adierazi du.

Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
Ogia, bizitzako proiektu Etxalarren
2026-09-28 | Garazi Zabaleta
Duela hamaika urte, 2015eko irailean bukatu zituzten Etxalarko (Nafarroa) Maira okindegiko obradorearen lanak, eta ogia egiteari ekin zioten Aloña Gonzalez Bereauk eta Ander Amundarain Hernandezek.... (+)
Artzaintza eta naturopatia Ezkion: ingurumena, osasuna eta elikadura, eskutik
2026-09-21 | Garazi Zabaleta
Naturopatiarekin eta sendabelarrekin lotutako Mimogoxo proiektua zuen martxan Eztizen Agirresarobe Pinedak duela zenbait urtetik, eta Beñat Idiakez Amenabar bikotekideak artzaintza ikasketak egin eta ardiak jartzea... (+)
Iraila, agroekologiaz bustia!
2026-09-14 | Garazi Zabaleta
Arabako Bionekazaritzak XXXI. Bionekaraba merkatua eginen du irailaren 26an, baina aurtengo edizioa azokara mugatu beharrean, indarrez eta gogoz dabiltzala aprobetxatu eta hilabete osoko egitaraua prestatu... (+)
Larrabetzun, baserritarrak herriko konpostaren kudeatzaile
2026-09-07 | Garazi Zabaleta
Tokiko politika publikoetatik elikadura sistemetan eragiteko dauden aukeren inguruko jardunaldiak antolatu zituen ekainaren hasieran Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak, Leitzan (Nafarroa). Euskal Herriko hainbat tokitan... (+)
gora