Sapar zailari aihotz zorrotza

Iraila, agroekologiaz bustia!

Arabako Bionekazaritzak XXXI. Bionekaraba merkatua eginen du irailaren 26an, baina aurtengo edizioa azokara mugatu beharrean, indarrez eta gogoz dabiltzala aprobetxatu eta hilabete osoko egitaraua prestatu dute, Arabako hainbat txokotan ekimenak antolatuta. Irailaren 10ean izan zuten lehenbizikoa Agurainen, gari zaharren inguruko hitzaldia, baina beste asko etorriko dira hurrengo asteetan. "Beste zenbait urtetan ere azokaren bueltan antolatu izan ditugu ekimenak, eduki politikoa emateko eta agroekologia  jendartean zabaltzeko asmoz", azaldu du Lainoa Zarauz elkarteko kideak. Agroekologia astea deitu izan zioten beste urteren batean, baina aurten, astetik hilabetera pasatu dira. Ez da makala. 

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko irailaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gasteizen du bulegoa Bionekazaritza elkarteak, eta hirian antolatzen dituzte bilera, tailer eta bestelako ekimen gehienak urtean zehar. "Hala ere, beti esaten dugu elkartea nekazari eta abeltzain ekologikoen taldea izanik, deszentralizatzeko beharra dugula, gure ekimenak lurraldeko beste txoko batzuetara ere eramanda", azaldu du. Bide horretan, agroekologiaren inguruko lana eta ideiak zabaltzeko eta ekoizle, herritar nahiz bestelako kolektiboen inguruko sarea indartzeko asmoz antolatu dute Iraila Agroekologikoa. Ondoko ekimenak izanen dira hurrengo egunetan:

- Irailak 17, Kuartangon: Ibilbide botanikoa eta botika kutxa osatzea, Pachamama Amalurraren eskutik, 18:00etan.

- Irailak 21, Gasteizko egoitzan: Hitzaldia. MST: 40 urte mundu berri baten alde borrokan izenburupean, Brasilen izan diren Askapenako brigadisten eskutik, 18:00etan.

- Irailak 22, Gasteizko Liburutopian: Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak liburuaren aurkezpena, 18:00etan.

- Irailak 23: Nekazaritza Ekologikoaren Europako Eguna dela eta, bazkideen artean otar zozketa.

- Irailak 29, Gasteizko Bioalain: Emakumeen zikloen eta osasun hormonalaren inguruko saio teoriko-praktikoa, Garbiñe Larrearen eskutik, 17:30ean.

Azoka, egun handia

Irailaren 26an izango da aurtengo Bionekaraba merkatua, beti bezala Gasteizko Foru Plazan, eta azoka egunean bertan ere hainbat hitzaldi eta ekimen antolatu dituzte: batetik, Haziak liburuaren aurkezpena eginen dute Marc Badal eta Kelo Arribasek; bestetik, Galiziako eta Valentziako landa eremuko kuir jaialdietako kideak izanen dira hitzaldia ematen; eta Karmine jatetxeak sukalde erakustaldia eginen du plazan bertan. "30 postu inguru izanen dira aurtengo merkatuan, gehienak Arabako ekoizleak, baina inguruko lurraldeetako zenbait ere bai, guztiak ekologikoak eta salmenta zuzena egiten dutenak", adierazi du Zarauzek.

Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
Ogia, bizitzako proiektu Etxalarren
2026-09-28 | Garazi Zabaleta
Duela hamaika urte, 2015eko irailean bukatu zituzten Etxalarko (Nafarroa) Maira okindegiko obradorearen lanak, eta ogia egiteari ekin zioten Aloña Gonzalez Bereauk eta Ander Amundarain Hernandezek.... (+)
gora