Baratzezain baten hankasartzerik handienetakoa, arduradun bakarra bera dela pentsatzea da

Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


2025eko abuztuaren 07a
Artaxoa eta Añorbe arteko sutea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

338 hektarea erre ditu asteartean piztutako suak Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan. Sua fardo makina batek eragin zuen, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenaren arabera. Lehen sutea itzali orduko piztu zen beste bat asteazken arratsaldean, Artaxoa eta Larraga artean. Sute hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek; dena den, oraindik lanetan ari dira, suteak hedatu ez daitezen. 

"Muturreko" sute arriskua izan da egunotan Nafarroan, eta datozen egunetan ere arriskua handia izatea espero da. Hori horrela, Nafarroako Gobernuak foru agindu bat onartu zuen asteartean, eta zenbait jarduera debekatu zituen. Urbanizagarriak ez diren lurretan nekazaritzan sua erabiltzen duten edo sua sor dezaketen makinak debekatu zituzten. Gobernuak hartutako erabakiak haserrea piztu zuen nekazarien sindikatuetan. "Aldebakarrekotasunez" jokatzea leporatu diote gobernuari, eta martxan zuten lankidetza bertan behera uztea. Erreakzioak ikusita, gobernua neurriak malgutzeko lanetan ari da: egindako proposamenen artean daude, besteak beste, neguko barazkien laborantza, ureztatze lanak eta basogintza lanak baimentzea.

Gobernuaren erabakiak sortutako "nahasmena" salatu dute

EHNE sindikatuko Felipe Etxetxikiak ARGIAri emandako adierazpenetan, gobernuaren jokabidea gaitzetsi du. Sindikatuko kideak azaldu du nekazariek eta gobernuak bazutela protokolo bat, 2016ko foru arauan jasotakoa, eta "prest" zegoena egungo gertakarietan ezartzeko. Gehitu du protokolo horren arabera, Nafarroako gune gehienak berdez zeudela, eta, beraz, nekazaritza jarduerek baimenduta egon beharko luketela. 

Hori ez da horrela izan, eta EHNEko kideak salatu du Nafarroako Gobernuak "aldebakarrekotasunez eta bat-batean" ezarri duela debekua ezarri lurralde osoan. Salaketa horri gehitu dio asteartean ezarritako doru legea "nahasgarria" dela: "Astearteko foru aginduak jendea nahasi baino ez du egin".

Gobernuak neurriak malgutzeko hartutako erabakiarengatik galdetuta, malgutasunekin konforme daudela azpimarratu du Etxetxikiak, du baina hala eta guztiz ere azpimarratu du 2016ko foru araua "askoz zehatzagoa" zela, eta azaldu du: "Malgutasunek ez dute ezer zehazten, 2016koa askoz landuagoa zegoen, ez zen beharrezkoa foru agindu berri hori onartzea". 

Aurrera begira, sindikatuak elkarretaratzea zuen aurreikusita ostegunerako, baina ez du baimenik jaso. Hori horrela, hurrengo pausoa zein izan erabakitzen ari da.

Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen... (+)
Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko... (+)
Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela... (+)
Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira... (+)
Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen... (+)
gora