Salbia baratzean, sendagilea urrutian.

Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


2025eko abuztuaren 13a
Arabako eguzki energia beste parke bat, Ekian, EAEko handiena.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bailen Energia enpresak asteartean jaso du Muga egitasmoa eraikitzeko Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzaren baimena; Val proiektuak, berriz, asteazkenean. Eusko Jaurlaritzaren arabera, enpresak hiru urteko epea izango du bi parke fotovoltaikoak eraikitzeko. Instalazio bakoitza 1.680 eguzki panelek osatuko dute, eta guztira megawatt bateko potentzia.

Energia proiektu gehiago Oionen

Bailen Energia enpresak eraikiko dituen bi parke fotovoltaikoez gain, 2006az geroztik EAEn martxan jarriko den lehen parke eolikoa ere Oionen eraikitzen ari dira: hain zuzen, Labrazko parke eolikoak Siemens Gamesak eraikitako zortzi aerosorgailu izango ditu, bakoitzak bost megawatt ekoitziko dituelarik. Beraz, 40 megawatteko potentzia izango du parkeak, eta ia 100 megawatt ekoitziko ditu urtean –30.000 etxe hornitzeko adina–. 

Iberdrolak eta EEE Energiaren Euskal Erakundeak sortutako Aixeindar enpresa da proiektuaren bultzatzailea –Iberdrolak akzioen %60 ditu eta EEEk %40–, eta 59 milioi euroko inbertsioa izango du hastapenetan. 2026ko amaieran martxan jartzea aurreikusten dute bultzatzaileek. Aurrera badoa ere, Oiongo Udala eta herritarrak Labrazako parke eolikoaren aurka agertu dira. Udalak –EH Bildu dago agintean– "behartuta" onartu zuen parke eolikoaren proiektua otsailean, udal batzarrean baztertzeak zein ondorio juridiko izango lituzkeen jakiteko txosten bat egiteko eskatu ondoren.

 

Mundu mailan inoiz erregistratu den abuzturik beroena izan da aurtengoa
Lurraren gainazaleko batezbesteko tenperatura 16,96 gradukoa izan da, 2023ko uztailean baino 0,01 gradu gehiago. Euskal Herrian inoiz izandako udarik beroena izan da aurtengoa. 1850 eta 1990... (+)
Nepalek konpentsazio ekonomikoa eskatu die munduko estaturik kutsatzaileenei, uholdeetan izan duten arduragatik
Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen du, eta Atzerri ministro Shisir Khanal-ek adierazi du sortu ez duten krisi baten ondorioak pairatzen ari direla. Azken... (+)
Zubietako erraustegia gelditzea eskatuko dute igandean, Kontxako hondartzan
Donostiako estropadak baliatuko ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren ondorio kaltegarriak salatzeko, goizeko 11:00etan egingo duten elkarretaratzean. Astearte honetan eginiko prentsaurrekoan salatu dute Zubietako erraustegia dela... (+)
NBEk ohartarazi du lurrazaleko tenperatura 2 graduraino berotzea saihesteko berehalako neurriak hartu behar direla
NBEko zientzialariek ondorioztatu dute 1,5 graduko langa gainditzea "saihestezina" dela, eta egoerari berehala erantzutea eskatu dute, tenperatuaren igoerari aurre egiteko eta berotegi efektuko gas isuria... (+)
Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko... (+)
gora