Zer da belar txar bat? Onurak ezagutzen ez dizkiogun landarea.

Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia erkidegoen eskumena da.


2025eko abuztuaren 12a
Zarrakazteluko sutearen perimetratze lanak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Larunbatean Zarrakaztelu eta Figarol artean piztutako sutea perimetratuta eta kontrolpean dute suhiltzaileek, SOS Nafarroak jakinarazi duenaren arabera. Sutea perimetratuta, lurreko brigadek lanean jarraituko dute, eta aireko dispositiboek berriz ere ekin diote lanari astearte goizean.

Nafarroako Gobernuko Barne kontseilari Amparo Lópezek astelehenean jakinarazi zuen sutea gizakiak piztutakoa dela, ez duela nekazaritza edo basogintza jarduerekin zerikusirik izan. Hala ere, oraindik ez dute argitu nola hasi zen sutea, ezta zenbat hektarea erre diren ere.

Larrialdi aurreko fasea onartuta

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak larrialdi aurreko fasea onartu du. Estatuko Larrialdien Plan Orokorrak jasotzen du plana. Plana martxan jarrita, Koordinazio eta Zuzendaritzako Estatu Batzordea biltzera deitu dute estatuan dauden itzali edo kontrolik gabeko suteen egoerari heltzeko. 

Onartutako neurri horrek ez du ekarriko estatuko organismoen esku hartzea suteen kudeaketan, autonomia erkidegoen eskumena baita hori. Estatuko eta Autonomia Erkidegoen larrialdi zentruen arteko komunikazioa indartuko dute, eta estatuak hainbat baliabide jarriko ditu autonomien eskuetan suteetan laguntzeko.

Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak... (+)
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi... (+)
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren... (+)
Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar... (+)
Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen... (+)
gora