Koniflora ere irain fina da.

Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025eko abuztuaren 06a
Helikopteroa Obanos, Muruzabal eta Eneritzeko sutea itzaltzeko lanetan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Kontrolpean dute dagoeneko astearte eguerdian Nafarroako Izarbeibar ibarrean piztutako sutea. Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietako eremuak erre dira, baina ez da zauriturik egon, eta normaltasunera bueltatzen ari dira. Sutea Eunateko Andre Maria elizatik gertu hasi zela ondorioztatu dute suhiltzaileek; goizeko 11:50ean jakin zuten sutearen berri. Hainbat helikoptero mugiarazi dituzte eta Obanosko igerilekua itxi dute bertako ura hartu ahal izateko, Berriaren arabera.

Udako suterik handiena da, "muturreko arriskuko" egunetan gertatu da azken asteetako euri falta, eta beroaldia direla eta. Asteartean, 21:30ean, Nafarroako Gobernuak sutea kontrolpean dagoela iragarri, eta herrietako biztanleriarentzat arriskurik ez dagoela azaldu du. Nafarroako presidenteak María Chivitek eta Barne sailburuak Amparo Lópezek prentsaurreko batean azaldu dute sutearen jatorria eta kalteak ikertzen ari direla, Lópezen hitzetan: "Printzipioz ez du eraginik izan tamaina handiko baso masetan. Gertakariak amaitu eta balantzea egin arte, ezin ditugu kalteak eta horien irismena zehaztu ".

"Muturreko arriskua" dela eta Nafarroako Gobernuak sua erabiltzen duten edo sua sor dezaketen nekazaritzako makinak debekatu dituzte. Neurria hartu dute batetik, suteak saihesteko, arrisku handia baitago; eta bestetik, Izarbeibarreko sutera bideratuta daudelako baliabideak.

Espainiako eta Frantziako Estatuetan sute handiak izan dira

Frantziako Estatuko hegoaldean kontrolik gabeko sute batek 11.000 hektarea erre ditu. Sutearen ondorioz, emakume bat hil da eta beste bat desagertuta dago. Espainiako Estatuan 1.500 pertsona mugitu behar izan dira Tarifatik (Andaluzia) sute bat dela eta. Galizian 60 hektarea erre dituen beste sute bat dago eta Xuntak "atentatu" gisa izendatu du.

Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta... (+)
Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira... (+)
Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan
Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak.  (+)
Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia... (+)
Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo dituzte Donostian
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko... (+)
gora