Otsaileko elurra, egurra

Munduko zentral nuklear handiena berriz piztu du Japoniak, frogetan akatsak atzeman arren

Kashiwazaki-Kariwa-ko zentral nuklearra 2011n itxi zuten, Fukushimako istripuaren ondoren. Asteazken honetan berriz martxan jarri du TEPCO konpainiak, azken egunetan egindako frogetan akats larriak atzeman arren. Japoniak menpekotasun energetikotik ateratzea eta deskarbonizazioa jarri ditu argudio moduan, herrialdean energia nuklearrari berriz heltzeko.


2026ko urtarrilaren 21a
Kashiwazaki-Kariwako zentral zazpi erreaktore ditu, oraingoz 6 eta 7. erreaktoreak martxan jartzeko baimena du TEPCOk.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Fukushimako istripua gertatu zela hamabost urte betetzear direnean, Japonian munduko zentral nuklear handiena berriz piztu dute: denera zazpi erreaktore dituen Kashiwazaki-Kariwa-koa, mendebaldeko kostaldean, itsas bazterrean. 2011n itxi zuten, baina geroztik TEPCO konpainia –Fukushimakoa kudeatzen zuen bera– erreaktoreetako batzuk berriz irekitzeko tramiteetan aritu da.

Asteazken honetan 6. erreaktorea jarri du martxan, eta 7.a ere pizteko baimena badu jadanik. Hala ere, zentralaren berrirekiera egun batzuk atzeratu behar izan du TEPCOk, akats larriak atzeman baitituzte funtzionamenduan.

Alarmak ez du jo

Fisio nuklearrik dagoen kontrolatzeko 205 barretatik 88ren alarmak ez zuen jo pasa den astelehenean egindako frogan. Konpainiak berri agentzien bidez zabaldu duenez, zenbait "doikuntza" eta inspekzio bat egin dituzte "dena ondo dagoela" ziurtatzeko.

2025eko abenduan Niigatako prefekturako gobernadoreak baimena eman zuen 6. erreaktorea pizteko, herrialdeko nuklearren erregulatzailearen oniritzia jaso ondoren.

Tokiko agintariak zentralera egindako bisitan, urtarril honetan. TEPCO

2040rako, sortutako energiaren %20

Fukushimako hondamendia gertatu zenean Japoniako Gobernuak hitzeman zuen ez zuela energia nuklearrik gehiago erabiliko. Baina orain, menpekotasun energetikoa eta deskarbonizazioa tarteko, zentralak berriz martxan jartzeko erabakia hartu du. Jadanik hamalau erreaktore piztu dituzte herrialde osoan eta 2040. urterako energia nuklearra Japonian sortzen den energia guztiaren %20 izatea aurreikusten dute.

Herritarren konfiantza, baina, ez da inondik ere berpiztu. Manifestazio eta protesta ugari egin dituzte nuklearren revival-a salatzeko. Gainera, sektorean dagoen ilunkeriak eta iruzurrak ez du laguntzen: Fukushimako zentralean enpresa batek lurrikara arriskuei aurre egiteko datuak faltsutu dituela jakin da duela gutxi.

Elurra sortzeko, erreka idortu? Sierra Nevadako eski estazioaren azken burutazioa
2026-01-14 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulako mendikate garaienean elur gero eta gutxiago pilatzen denez, Cetursa eski enpresa publikoak Andaluziako Juntari eskatu dio Monachil errekatik ur kopuru bikoitza ateratzea, elur... (+)
Fotovoltaikoen zilar goseak hondoratuko du Cerro Rico
2025-12-07 | Urko Apaolaza Avila
Potosí hiri ondoan, Boliviako altiplanoan 4.800 metrotara altxatzen den Cerro Rico mendia kolapsatzeko zorian dago. Ehunka galeriak zulatzen dute, espainiarren –eta euskaldunen– garai kolonialetatik esplotaturiko... (+)
COP30: jet pribatuen uholde batek kutsatu du Belém
2025-11-26 | Urko Apaolaza Avila
Hegazkin pribatuen trafikoa %60 hazi da azaroan Belémen, aurreko urtearekin konparatuta. Klima aldaketaren goi bileran parte hartu duten herrialde eta multinazionalen ordezkariek 297 hegaldi egin... (+)
Ehundik gora izan daitezke Kongoko kobalto meatzean hildakoak, militarren tiroek eragindako izualdiaren ondorioz
2025-11-18 | Urko Apaolaza Avila
Lualaba eskualdean dagoen meatzean jendeak tiro hotsak entzun eta ihesean hasi denean, egurrezko egitura bat eta lurrazala behera erori dira. Kongoko Errepublika Demokratikoko Gobernuak oraingoz... (+)
AHTren lotune berrirako zundaketa lanetan ez laguntzeko eskatu diete kalteturiko udalei
2025-11-12 | Urko Apaolaza Avila
Stop AHT Zundaketak plataformak azaldu duenez, Espainiako Garraio Ministerioak duela hilabete proposaturiko aukerak ingurumen kalte "ia berberak" eragingo lituzke Aizkorri-Aratz eta Aralarko parke naturalen artean.... (+)
gora