Elorria lora, artoa lurrera.

Subflubiala Ez! plataformak mobilizazioa deitu du zapatu honetarako

Subflubiala Ez! plataformak herritarrak mobilizatzera deitu ditu zapatu honetan, apirilaren 25ean, Getxoko Areetako plazatik 18:00etan abiatuko den manifestazioan parte har dezaten. Kolektiboak itsasadarreko azpiko tunelaren proiektuaren aurkako jarrera berretsi du, haren ondorio sozial, hezitzaile eta ingurumenekoak salatuz.


2026ko apirilaren 24a
Plataformak herritarrak mobilizatzera deitu ditu zapatu honetan, apirilaren 25ean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eguazten arrastian Leioan egindako agerraldian, plataformako ordezkariek azpiegitura "garesti eta antisoziala" dela adierazi dute. Hodei Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, proiektuak "garraio pribatuan oinarritutako mugikortasun eredua sustatuko du", eta horrek eragin zuzena izango du inguruneko bizilagunengan zein ikastetxeetan.

Bereziki kezkatuta agertu dira Artaza-Romo inguruko hezkuntza komunitatearekin. Plataformaren arabera, obrek zarata, bibrazioak eta kutsadura eragingo dituzte, eta horrek ikasleen eguneroko jarduna baldintzatuko du. "Ezinezkoa izango da klaseak normaltasunez ematea obren eraginarekin", azpimarratu du Rodriguezek.

Halaber, datorren ikasturteari begira dagoen ziurgabetasuna salatu dute. Lamiakoko ikastetxera lekualdatzeko proposamena "erabat bideraezina" dela uste dute, eta irtenbide egokirik ez dela planteatu kritikatu dute.

Itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua 2015eko ekainean onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, 500 milioi eurotik gorako aurrekontuagaz. Egun, aurretiazko azterketen kontratazio fasean dago, 147 milioi euroko partidagaz. Hasiera batean lanak udaberrian hastekoak baziren ere, plataformak zalantzan jarri ditu epeak, eta atzerapenak egon daitezkeela iragarri du.

Testuinguru honetan, Subflubiala Ez! plataformak herritarren parte-hartzea funtsezkotzat jo du larunbateko mobilizazioan.

Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?
1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa,... (+)
Amets Ladislao, EHNE Bizkaia: "Bertokoak diren elikadura-sistemak behar ditugu"
Nekazarien eta abeltzainen erreferentziazko sindikatua da Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna. 1976tik lanean daraman elkarte horrek 3.000 afiliatu baino gehiago ditu, eta lehen sektoreak dituen erronkak... (+)
Astrabuduak Josu Murueta eta Anton Fernandez gogoratuko ditu, haien hilketaren 55. urteurrenean
Ekitaldian 1969ko gertaera tragikoak gogoratzeaz gain, memoria historikoaren defendatzaileak ere omenduko dituzte. (+)
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute
2024-04-12 | Hiruka .eus
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta... (+)
Nekazaritza kaletarrei gerturatzeko herri-proiektua garatu dute Berangon
Berangon, XV. mendeko Otxandategi dorretxearen lurretan, herri-proiektu berri bat aurkeztu zuten zapatuan, apirilaren 2an: Otxantegi Herri Lurra. Egitasmoaren bultzatzaileek azaldu dutenez, baratze komunal bat jarri... (+)
gora