Maiatzak euria laket.

Ekoizpen agroekologiko kooperatiboak martxan jartzeko formazioa

Debagoienan (Gipuzkoa) elikadura burujabetzaren eta kontsumo iraunkorraren alde egiten ari diren lanketa orokorraren baitan, Tokixan elkartea sortu zuten pasa zen irailean, eskualdeko hainbat eragilek eta instituziok elkarlanean. Elikagaien ekoizpenean, kontsumoan nahiz hornikuntzan eragiteko asmoz abiatu zuten proiektua, eta orain, ekoizpenaren alorra indartzeko eta ekoizle berriei bidea errazteko ikastaroa antolatu dute Oñatin. Tokixan da bultzatzaile nagusia, baina Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak, ekonomia sozial eraldatzailearen alorreko Ekintzakoopek eta EHUk nahiz Mondragon Unibertsitateak ere parte hartuko dute egitasmoan.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko apirilaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Etorkizunean proiektu agroekologikoak garatu nahi dituzten pertsonei zuzendutako ikastaroa da hau. “Ekintzailetza eta ekoizpen proiektu txikien sorrera sustatu nahi ditugu, eta horiek eredu kooperatiboan izatea bultzatu nahi dugu”, azaldu du Mikel Roman Larrabe Tokixaneko koordinatzaileak. Bide horretan, eskualdeko beste ekoizpen proiektuekin nahiz eredu horren alde martxan dauden bestelako egitasmoekin elkarlana ere sustatu nahi dute.  

Debagoienako herritarrek lehenetasuna izanen duten arren, ez da eskualdera mugatuko ikastaroaren eskaintza. “Edonor aurkeztu daiteke ikastarora, baina ekoizpen proiektuak martxan nahi dituen jendea lehenetsiko da”, dio. Alde teorikoa eta praktikoa uztartuko dituzte: lehen blokea ideologikoagoa izanen da, edukietan eta kontzeptuetan sakonduko da, hala nola elikadura burujabetzan, agroekologian eta ekonomia sozial eraldatzailean. Luzeagoa izanen den bigarren blokean, berriz, alde agronomikoa landuko da. “Teoria ere egonen da, baina oso praktikoa izanen da bigarren zati hori, eta ikastaroko kideek garatu nahi duten proiektua bideratzen lagunduko da, ekoizpen aldetik, alde ekonomikotik…”. Praktikak eskualdeko baserrietan eginen dituzte ikasleek.

Izen-ematea, ekainaren 15era arte

Datorren ikasturtean izanen da ikastaroa, 2026ko azarotik 2027ko ekainera, eta guztira 390 ordu izanen ditu –160 teoriko eta 230 praktiko–. Izena emateko epea apirilaren 15etik ekainaren 15era izanen da, tokixan.eus/formakuntza webgunean edo tokixan@tokixan.eus helbidera idatzita.

Ikastaroa bukatu eta gero ere ikasleei jarraipena eginen die Tokixan proiektuak, 2027an martxan egotea aurreikusten duten test gunea eta bestelako baliabideak –lurra eskuratzeko nahiz bestelako makinaria– eskainita. “Ekoizle berriei bidea errazteko ildoan lau adar daude: horietako bat da ikastaroa, eta besteak test gunea, bidelaguntza taldea eta baliabide sorta lirateke”, azaldu du koordinatzaileak. Ipar Euskal Herriko Trebatu elkartea izan dute eredu. 

Ardi buru beltzen gasna sotoa Donibane Garaziko zitadelan
2026-05-25 | Garazi Zabaleta
2010. urtean sortu zuen laborari talde batek Buru Beltza elkartea, ardi buru beltzaren desagertzea geldiarazteko, baita arraza babesteko eta indartzeko ere. Ehun artzain inguruk osatzen... (+)
“Barazkiak dira proiektuaren ardatza, baina loreek ilusioa piztu didate berriz”
2026-05-18 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatza Ane Gorosabel Mongek Bergarako Elkoro baserrian nekazari. “2014an hasi nintzen ortu lanetan, lehen urteetan beste lan batzuekin uztartuz, baina 2017an profesionalizatzeko pausoa eman... (+)
Gazta egiteko asmoz ardiak jarri, eta artilea lantzen amaitu
2026-05-11 | Garazi Zabaleta
Ataungo (Gipuzkoa) Ustatxo Goikoa baserrian kokatua da Sandra Clivilleren Maduixa Gorria proiektua. Artisau lanean ari zen lehenagotik, baina 2004an baserria erosi eta artaldea jarri zutenean... (+)
Laborariek kudeatutako denda Ortzaizen
2026-05-04 | Garazi Zabaleta
20 urteko ibilbidea du Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) Kaiku Borda proiektuak; 2006an sortu zuten inguruko hiru gasnagilek. “Artisauen gunea zen eraikina lehenagotik, eta emeki-emeki, bertan laborariak... (+)
Belar infusio eta hidrolatoak eredu agroekologikoan
2026-04-26 | Garazi Zabaleta
Bidarrain (Nafarroa Beherea) kokatzen da Cecile Vivanten Kamamila proiektua. 2018an abiatu zuen egitasmoa, kazetaritzaren mundutik laborantzara salto ematea erabaki zuenean. “Senarrak eta biok bizikleta bidaia... (+)
gora