San Fermin ondoko igandea, eulien festa

Hithium multinazionalaren bateriak: Txinan diseinatu, Nafarroan egin, eta Andeetan erauzi

María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak akordioa sinatu du Hithium txinatar konpainia erraldoiarekin, Nafarroan berriztagarrientzako bateriak ekoizten hasteko 2027. urtean. 450 milioi euroko inbertsioa eta 700 lanpostu ekarriko ditu lurraldera, baina zer geratuko da bidean?


2026ko apirilaren 15a
Maria Chivite eta Jeff Wu Hithiumeko jabea akordioa sinatzen, Pedro Sánchez Espainiako presidentearen aurrean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Asteazken goizaldean sinatu du María Chivitek akordioa Hithium Energy Storage txinatar bateria ekoizlearekin. “Inbertsio emozionantea” dela esan du Txinatik Nafarroako presidenteak: 450 milioi euro jarriko ditu Xiamen hirian egoitza duen multinazionalak. Urte askotako joan-etorri eta harremanen ondoren egin dute akordioa eta pozik agertu dira gobernuko delegazioko kideak.

Hithiumek berriztagarrien energia gordetzeko litiozko bateriak ekoitziko ditu BSH enpresak Ezkirotzen zuen lantokian eta “700 lanpostu inguru” sortuko dituela ziurtatu du. 2027. urterako martxan egongo dela aurreikusi dute. Horretarako, Sodena sozietatearen bidez kolaborazio “publiko-pribatuaren” eredua erabiliko dute.

Sinaduraren aurkezpenean Hithiumen estrategia zuzendari Qui Tangek hitz egin du. Azaldu duenez, Ezkirotzeko planta “Europako erreferentzia” izango da konpainiarentzat, eta soilik AEBetako Dallasen du halako beste bat. Tangek adierazi du euren helburua “energia berdea pertsona guztiengana” eramatea dela.

Nafarroako arduradun politikoek ere hasieratik nabarmendu dute bateriak ekoizteko lantoki berriaren funtzio “berdea”. Bateria horiek planta fotovoltaikoetatik edo eolikoetatik sorturiko energia biltegiratzeko balioko dutela esan dute, eta sorkuntza horretan izaten diren “gorabeherak” saihesteko balioko dutela, “sasoiko energia biltegiratzeko” BESS sistema erabiltzen duelako.

Hithiumen lantoki bat Txinako Chongqing hirian.

Bateria “aurreratuak”, baina litiodunak

Nafarroan ekoitziko diren bateriek litioa erabiltzen jarraituko dute, eta oraingoz ez dute argitu nondik ateratzen duten materiala.

Txinako bateria ekoizleen rankingean goiko postuetan dago Hithium. 2019an sortu zuen Jeff Wu negozio gizonak, eta mundu osoan zabaltzen ari da. Enpresak ez du bere hornitzaileen inguruko informazio zehatzik ematen, baina gainerako bateria-ekoizleen moduan, txinatar meatzaritza erauzketa-kate erraldoiaren menpe dago.

Australiatik eta “Andeetako triangelua” –Txile, Bolivia eta Argentina artean dagoen eremu zabala– deiturikotik erauzten dute litioa txinatar meatzaritza konpainiek nagusiki, Txinan bertan ez baitago nahikoa materialik

Australiatik eta “Andeetako triangelua” –Txile, Bolivia eta Argentina artean dagoen eremu zabala– deiturikotik erauzten dute litioa txinatar meatzaritza konpainiek nagusiki, Txinan bertan ez baitago nahikoa materialik.

Ameriketan, Andeetako komunitateekin gatazkak sortu ditu jardun horrek, “kolonialismo estraktibistatik” oso gertu dagoelako. Ur baliabideen lapurreta eta kutsadura dira meatzaritzak sorturiko arazo larrienetakoak.

Argentinan, adibidez, Jujuy probintzian konstituzioko legeak malgutu dituzte litioa errazago erauzi ahal izateko. 2023an Ekologistak Martxan eta OMAL erakundeekin egindako elkarrizketa batean, Adriana González Burgos kolla aktibistak labur bezain argi azaldu zuen ondorioa: “Gure lurraldea sakeatzen ari dira”.

Kapitalismo "berde oliba eta digitalari" aurre egiteko agenda ekosozialista aldarrikatu dute Bilbon
2026-05-12 | Urko Apaolaza Avila
Duela hamar urteko III. Topaketa Ekosozialistan adostutako manifestua berritu dute Bilbon, Euskal Gune Ekosozialistak eta Omal behategiak larunbatean antolatutako jardunaldietan. "Ikasi dugu garaipen partzialak posible... (+)
Urumean egin asmo duten eolikoen proiektuak natur korridorea "arriskuan" jarriko duela salatu dute
2026-04-28 | Urko Apaolaza Avila
Hernani (Gipuzkoa) eta Arano (Nafarroa) artean Endesak egin asmo duen makro-elikoen proiektuari alegazioak jartzeko epea zabalik da. Urumea Bizirik elkartetik eta mugimendu ekologistatik egindako txostenen... (+)
Ez gara joango (Itoitz, 1994)
2026-04-05 | Urko Apaolaza Avila
Itoizko urtegia eraikitzeko kableak moztu zituztela 30 urte joan dira. 1996ko apirilaren 6an, rotaflexak eskuan, Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek ekintza publiko ikusgarria egin zuten... (+)
Stop Fosilak taldea sortu dute aditu eta ekintzaile ugarik, trantsizio energetiko "justu eta azkar" baten alde
2026-01-28 | Urko Apaolaza Avila
Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala... (+)
Gezurra da
2026-01-25 | Urko Apaolaza Avila
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel... (+)
gora