Bizitzaren saioen eta pasioen artean, zein ederra den baratzea.

Tokiko mugimendu ekologistak, gako biodibertsitatearen kontserbazio globalerako

Tokiko mugimendu eta talde sozioekologistak funtsezkoak dira biodibertsitatearen kontserbazio globalerako, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Nazioarteko ikertzaile-talde batek egin du ikerketa, IPBES Aldaketa Eraldatzailearen Ebaluazioaren barruan, eta Ingurumen Justiziaren Atlasaren (EJAtlas) datuetan oinarrituta; eta adierazi dute, haietako askok aitortzarik jasotzen ez badute ere, industria kutsatzaileen aurkako tokiko borrokak kritikoak direla planetako biodibertsitaterik zaurgarrienak babesteko.


2026ko urtarrilaren 23a
Eukalipto-plantazio bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Azterketan ikusi dutenez, mugimendu horiek herri indigenak, nekazari-erakundeak, hiritar-taldeak, oinarrizko komunitateak eta tokiko gizarte- eta ingurumen-erakundeak biltzen dituzte, eta aurre egiten diete sektore ekonomikoek eragindako ingurumen-mehatxuei: meatzaritza, erregai fosilak, nekazaritza industriala, hondakinen kudeaketak…

"Oztopotzat hartu beharrean, kontserbaziorako aliatu zilegi gisa aitortzea proposatu dute"

Halaber, baieztatu dute mobilizazio horiek funtsezkoak direla biodibertsitatearekin lotutako nazioarteko helburuak lortzeko. Hain zuzen, nabarmen laguntzen dute Kunming-Montrealgo Biodibertsitatearen Esparru Globalaren (KMGBF) 23 helburuetatik 13tan; zehazki, ekosistemen babesera, lehengoratzera eta lurraren kudeaketa iraunkorrera bideratutakoetan.

Horrekin batera, ikertzaileek agerian jarri dute mugimendu horien herenak indarkeria, errepresioa eta kriminalizazioa jasaten dituztela. Ekintza errepresibo horiek bereziki gogorrak dira lehentasun handiko kontserbazio-eremuetan eta Hegoalde Globalean; batez ere, Afrikan eta Ameriketan.

Bukatzeko, ikertzaileek hiru puntu proposatu dituzte, mugimenduei laguntzeko eta haien eragina areagotzeko. Batetik, estatuek eta nazioarteko organismoek oztopotzat hartu beharrean, kontserbaziorako aliatu zilegi gisa aitortzea. Bestetik, mugimendu horiek indartzea, baliabideak eta laguntza-sareak eskainiz. Azkenik, ekintzaileak hobeto babestea, segurtasun-protokoloen bidez, eta giza eskubideak betearaziz. Izan ere, egileen ustez, mugimendu sozioekologistak aitortzeak, babesteak eta indartzeak haien gaitasuna handituko luke, pertsonen zein planetaren mesedetan.

Amazoniako kultura eta ezagutza murriztuko du klima-aldaketak
Amazoniako oihana ondare biologiko eta kulturalaren gune garrantzitsua da. Munduko biodibertsitatearen % 10 baino gehiago biltzen du eta harengan klima-larrialdiak izan duen eragina ikertu dute. (+)
Aberatsek sortzen duten ingurumen-kaltearen kostu ekonomikoa kalkulatu dute: 1,7 - 5,7 bilioi dolar urtero
Jakina da CO₂ gehien isurtzen duten herrialdeetako biztanlerik aberatsenen %10ak direla klima-aldaketak eragindako kalteen erdiaren erantzule zuzenak. Orain, ordea, gizadiari sortzen dioten ingurumen-kalte horren kostu... (+)
Kokainaren metabolitoak izokinen mugimenduan eragiten du
2026-04-28 | Elhuyar, Ana Galarraga
Kokainak izokinen mugimenduan nola eragiten duen ikertu dute Australian. Griffitheko Unibertsitateak gidatu du ikerketa, eta frogatu dute gizakion kontsumoaren ondorioz habitat naturalera iristen den kokainaren... (+)
Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn
2026-01-28 | Ana Galarraga, Elhuyar
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera. (+)
Janari ultraprozesatuak mugatzeko politikak eskatu dituzte
2025-11-21 | Ana Galarraga, Elhuyar
43 nazioarteko adituk janari ultraprozesatuari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu dute The Lancet aldizkarian. Hiru artikulu dira; lehena, ultraprozesatuek osasunean duten eraginari buruzkoa; bigarrena, produktu horiek... (+)
gora