Segurtamenak alde batera uzteko kemena eskatzen du sorkuntzak.

Ipar Euskal Herrian artilearen balorizazioa indartzeko jardunaldiak hondarkinen ttipitzeko

Baionan iragan diren jardunaldietan, hainbat eragilek artilearen erronkak jarri dituzte mahai gainean. Ipar Euskal Herrian, Manex ardi arrazako artilearen transformaziorako baliabideak garatzea erronka nagusietariko bat da.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2025eko abenduaren 02a
Artilearen inguruan lan egiten duten hainbat eragile elkartu dira Baionan artilearen berrerabilpenaz trukatzeko eta industria garatzeko.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ipar Euskal Herrian, gutti gora behera 300.000 ardi dira, eta urtero 800 tona artile biltzen dira. Baina, hemen bildutako artilearen zati ttipi bat baizik ez da berrerabiltzen, gaineratikoa botatzen da. Résolaine sareak ditu Baionan antolatu artilearen industriaren jardunaldiak. Lainamac eta Euskal Herriko Industria eta Merkataritza ganbara elkartzen dituen sareak tokiko artilearen balorizazioa garatzea du helburu sektoreko eragileak elkarlanean jarriz.

Résolaine sareak artileari etorkizun bat eman nahi du Ipar Euskal Herrian, tokiko ondarea eta ekonomiaren tokikotasuna uztartuz.
Léa Clédon Baionako Merkataritza eta Industria Ganbaran garapen iraunkorreko misio karguduna eta Résolaine sareko kideak zehaztu du jardunaldien zergatia: "Helburua da zinez  ematea balore sozial eta ekonomiko bat artileari, sail bizikor eta iraunkor baten sortzeko".

Aña Andiazabal artilea lantzen dutenen artean da, jardunaldietan parte hartu du beste enpresarien ezagutzeko eta trukatzeko. Iletegiako enpresaria denak zailtasunak ere azpimarratu nahi izan ditu mahai inguruan: Manex arrazako artilea berezia da, eta transformazio prozesuak konplexuak dira. Horregatik, tokian bertan egitura sendo bat garatzea ezinbestekoa bilakatzen ari dela azpimarratu du.

Jakin behar da artilea kantitate handian badela eta gehiengoa hondarkina bihurtzen dela, usu erretzen dena. Egun, hamar bat enpresek balorizatzen dute artilea, 50 tona Ipar Euskal Herrian eta 150 tona Ipar Euskal Herritik kanpo.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak diru-bilketa kanpaina abiatu du "Trantsizioak" lelopean
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak "Trantsizioak gure esku!" lelopean abiatu du aurtengo diru-bilketa kanpaina, laborantza eta elikadura defendatzeko helburuarekin. Kanpainak Lurramaren lema ere berriz hartzen du:... (+)
gora