San Matias (maiatzak 14), erein al duk aza hazia? Hik bilduren duk aza handia

Mahatsondo zaharrena

Handinahikeria ez da nonahi topatzen, toki guztietan baizik. Barazki edo fruitu erraldoiak ekoizten duen jendea badago. Ez dute mundu hau janzten duten gauzarik bilatzen: edertasuna, gozotasuna, osasuna, alaitasuna… Handia, soilik handiaren bila ari dira lanean. Eta ahal bada handiena: 116,4 kiloko kuiatxoa (Cucurbita pepo var. pepo), 3,12 kiloko alberjinia (Solanum melongena), 106 gramoko babarrun leka (Phaseolus vulgaris), 1,36 m luzeko oin zuria duen porrua (Allium porrum), 1.226 kiloko kuia erraldoia (Cucurbita pepo), 5 kiloko patata (Solanum tuberosum), 34,4 kiloko aza (Brassica oleracea var. capitata), 122 kiloko angurria (Citrullus lanatus var. lanatus), 8,61 kiloko azenarioa (Daucus carota), 0,9 metroko luzokerra (Cucumis sativus), 14,1 kiloko azalorea (Brassica oleracea var botrytis), 15,8 kiloko brokolia (Brassica oleracea var. italica) eta abar.

Jakoba Errekondo
Jakoba Errekondo

Bizi Baratzea liburuaren egilea


2022ko irailaren 06a
Esloveniako Maribor hirian dago mahatsondo zaharrena. 450 urte ditu eta bere museo bilakatua da eusten duen etxea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gure baratzeko erregina etorri berriak ere izugarrizko lanak ematen dizkie errekorzaleei, tomateak (Solanum lycopersicum) alegia: landare luzeena 19,8 metro, landare zabalena 85,46 metro koadro, ale gehien batera zituenak 1.355 koxkor; ale gehien eman zituenak 32.194 hazi zituen; ale handienak 5 kiloko pisua zuen; tomate barietate gehien dituen elkarteak 241 ditu; eta abar.

Badira beste marka batzuk bilatzen dituztenak ere. Gaztetxo bat egoskortu da, eta urtetako lanaren ondorioz lau metrotik gora luzatu den ekilorea lortu du (Helianthus anuus). Hazitik berak egiten du eta urtero luzeena den ekilorearen hazia bereizten du hurrengo urtean ereiteko.

Mahatsondoarekin (Vitis vinifera) ere bada sestra; izan ere, tartean dira ingeles moketazaleak. Handiena beraiek omen dute, Hampton Courteko jauregian, Lancelot Capability Brown paisajista sonatuak haginduta 1768an landatua. Lau metro perimetroko adar mordoa du oinean, eta 36 metro baino luzeago adartutako aihenak. Lagun bakarrak zaintzen du, eta bere mahatsa saldu egiten da; gehien eman duen urtean 383 kiloko uzta izan zen. Batzuetan, moketazaleak izaki, munduko zaharrena dela ere esaten dute. Baina horretan arerio latza dute Eslovenian. Hango Maribor hiriaren erdialdeko etxe baten aitzindegian, 450 urte dituen mahatsondoa dute; pentsa, Erdi Aroan landatua. Propio beretzako museo bilakatua da eusten duen etxea. Oraindik mahatsa eman eta eman ari da, eta bestelako fruituak ere bai: jai sonatuak bere itzaletan egiten dira, eta turismo ardozalearentzako amu ederra da. Eta, moketazaleen amorraziorako, Guinness Errekorren etxeak ezagutzen den zaharrena bera dela dio.

AA ez, AB bai, Adimen Biologikoa
2026-07-27 | Jakoba Errekondo
Txakurrak? Noski! Behorrak? Bai! Zezenak? Nola ez ba! Arbolak eta barazkiak? Nola ba, txoratu egin al zara, ala! Gogoan al duzu 2020. urte txar hartan,... (+)
Arbolaren agoniaren distira
2026-07-20 | Jakoba Errekondo
Zisneak hiltzerakoan bere kantua erredoblatzen du”, itzuli zuen Aita Villasantek Axularren 1643ko Gero liburuaren 1964ko bertsioan. Ez dakit nola adieraziko zuketen ez batak ez besteak,... (+)
Beroari beroarena ezin kendu
2026-07-13 | Jakoba Errekondo
Zuhaitzak ere erretzen ari dira aurten. Bero latzak egin ditu ekainean, izugarriak. Eta hilaren amaierarako azaldu dira erremediorik gabeko hondamendiak: belazeak hori eta landare asko... (+)
Uztailean hurrengo uzta
2026-07-05 | Jakoba Errekondo
Uzta nagusia biltzen zen uztailean, hilabete horri izen hori jarri ziotenean. Lurra lantzearen kultura ikasi genuenean nagusiki lantzen ziren mozkinak urte sasoi horretan jasotzen ziren,... (+)
Euskal Herriko Makaronesia
2026-06-28 | Jakoba Errekondo
Auzune ederrean bizi gara etxekoak. Beheko errioaren inguruko erriberetan bizi diren batzuek inbidia punttuarekin esaten didate, "zuek bai han goi hartan, baratzea egiteko toki ezin... (+)
gora