Abenduan elurra altzairuz, urtarrilean burdinez, otsailean zurez, martxoan lurrez, apirilean urez

Lurraren bankua sortzen, nekazaritzarako oinarrizko baliabidea bermatzekoa

Oiartzunen nekazaritza bultzatzeko eta elikadura burujabetzarako bidean pausoak emateko sortu zen Lurbizi egitasmoa, 2016 urte inguruan. “Herritar talde batek denbora zeraman herrian nekazaritzaren eta lehen sektorearen egoera kaxkarraz hausnartzen”, adierazi du Ibon Mitxelena Fernández udaleko ekonomia sozialeko eta burujabetzako zinegotziak. Udalera jo zuten herritarrek babes bila, lanketa bat abiatzeko asmoarekin, eta udalak bat egin zuen haien hausnarketarekin. “Oiartzunek bazuen ohitura bat, historia bat eta baserrian bizi zen jende kopuru handia, nahiz eta ekoizpen oso gutxi egon. Ikusten zen azken 70 urteetan galera handia gertatu dela”, adierazi du.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko ekainaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Oiartzun Burujabe egitasmoa ere abian jarri zuen udalak, bost alorretan eragiteko asmoz, tartean, elikadura burujabetzan. “Herria geroz eta burujabeago izan dadin, lurrak behar ditugu, nekazariak behar ditugu, eta nekazari horiek bitartekoak behar dituzte”, adierazi du zinegotziak. Bide horretan, lantzeko lurrak eskuratzea da udalak abiatu zuen lehen lanketetako bat: “Oiartzunen erreka inguruan bazegoen lur dezente zituen baserri bat. Alokairu oso txiki baten truke udalak lur horien kudeaketa eskuratzea lortu zuen”, azaldu du zinegotziak.

Lehiaketa egin zuten ondoren lur horiek lantzeko proiektuak aurkeztu zitezen, eta herriko Elika kooperatibak eta Arraztalo elkarteak eskuratu zuten hektarea bana. Eredu ekologikoan barazkiak ekoizten ditu Elikak, eta herrian bertan saltzen; Arraztalok ere baratzegintzan dihardu baina gizarteratze proiektu bat ere bada, desgaitasun psikikoa duten kideak aritzen dira bertan lanean.

Ekoizleak laguntzeko baliabideak

Nekazaritza proiektuetarako inbertsioak egin ahal izateko diru-laguntzak ere ematen ditu urtero udalak, Lurbizi proiektuaren baitan. “Aurten 31 ekoizpen aurkeztu dira deialdira”, azaldu du Mitxelenak. Izan ere, nekazaritzan jarduteko, lurraz gain, bestelako baliabideak izatea ere ezinbestekoa da ekoizpenentzat. Momentuz, martxan jarri diren proiektuetan lan baldintza duinak lortu dituztela eta, balorazio positiboa egiten du zinegotziak.

Oiartzungo Elikadura Mahaia ere jarri du martxan urteotan udalak herriko eragileekin lanketa egiteko. “Udala, Behemendi landa garapen elkartea, herriko nekazariak eta abeltzainak, eraldatzaileak, baserritarren elkartea eta Labore Oarso kooperatiba daude bertan”, dio. Aurrera begira, nekazaritzako proiektu gehiago behar dira eskaintza handitzeko, eta hori izanen dute erronketako bat. “Lurbizi martxan jarri zenean ez genekien ze bide eginen zen, eta tira, Elika kooperatiba sortu da, jende askok kontsumitzen ditu bertako barazkiak, Arraztalo ere hor dago, hamar bat lagun lanean ari dira bertan, Labore saltokiak Oiartzungo 500 bazkide inguru ditu, haur eskolan bertako produktuekin ari dira lanean… pixkanaka, eta nahi baino mantsoago agian, baina bere emaitzak ematen ari dela uste dugu”, amaitu du.

Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
Ogia, bizitzako proiektu Etxalarren
2026-09-28 | Garazi Zabaleta
Duela hamaika urte, 2015eko irailean bukatu zituzten Etxalarko (Nafarroa) Maira okindegiko obradorearen lanak, eta ogia egiteari ekin zioten Aloña Gonzalez Bereauk eta Ander Amundarain Hernandezek.... (+)
gora