Baratzezaina bazara, zeure curriculumean beti jarri ahal izango duzu: "Landare Managerra".

Aberri Eguna Lizarran ospatuko du Euskal Herria Baterak

Martxoaren 28an Lizarrako Los Llanos Kulturgunean ospatuko dute ekitaldi batekin. Aberri Eguna instituzionalizatzeko bidean "jauzia" eman nahi du ekimenak, eta horretarako Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak egingo dituzte.


2026ko urtarrilaren 30a
2023an Donostiako Miramar Jauregian hainbat alderdi politiko, sindikatu eta beste eragile batzuk elkartu ziren.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Euskal Herria Batera plataformak 2026ko Aberri Eguna Lizarran (Nafarroa) ospatuko du, martxoaren 28an Los Llanos Kulturgunean. Azken bost urtetako ibilbidearen ostean, helburu moduan jarri dute Aberri Egunaren instituzionalizazioan "jauzia" ematea. Horretarako hausnarketa partekatua osatu nahi dute, eta hala bilerak egiten hasiko dira Euskal Herriko eragile nagusiekin

Aurtengo ospakizunerako Lizarra aukeratu izana ez da kasualitatea, Euskal efemeride garrantzitsuak biltzen baititu. 150 urte beteko dira aurten Hego Euskal Herriko lurraldeen foruak abolitu zituztenetik, 1876ko Abolizio Legearen eskutik. Abolizio horri aurre egiteko "euskal pentsamendu nazionalean eklosioa” izan zela diote, eta berarekin batera "formulazio arrakastatsuak". Adibidez, "Zazpiak bat mapa-ideia" eta "Euzkotarren aberria Euzkadi da", Sabino Aranaren eskutik. Horrez gain, Lizarrako Estatutua azpimarratu dute zeinak “Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko egungo probintziek osatzen duten Euskal Herria entitate natural eta juridikoa da, berezko nortasun politikoa duena”, zioena.

Ekimenak helburua argi du: nazioa garela gogoratzea, eta gainerako nazioen gisa, egun nazionala elkarrekin ospatzea, “elkarrekin azaldu behar dugu zer garen eta zer izan nahi dugun”.

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Goñin eta Etxaurin eraiki nahi zuten parke eolikoa
Ingurumen inpaktua dela medio bertan behera utzi du proiektua Nafarroako Gobernuak. Elkarte ekologista, udal eta norbanakoen alegazioak bultzatuta, asteartean argitaratutako aldizkari ofizialaren arabera, Enigma Green Power... (+)
Langilearteko gutxiengo soldata propioen alde batu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuak
ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27.... (+)
Martxoaren 3an eta 17an grebara deitu ditu ikasleak Ikamak
Greba zikloaren helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi du.  (+)
Elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu dute Erresuma Batuan
Umeen gizentasunari aurre egiteko Erresuma Batuko Gobernuak erregulatu egin du elikagai ultraprozesatuen publizitatea, bai Interneten, baita telebistan eta irratian ere. Urtarriletik aurrera mugatuta dago produktu... (+)
Irungo bizilagun bat hil da Panticosan izandako elur jausi baten ondorioz
Beste bi mendizale ere hil dira ezbeharrean. Istripua astelehen eguerdian gertatu da, Tablon tontorraren magalean. Sei mendizale harrapatu zituen elur jausiak: hiru hil dira eta laugarren... (+)
gora