Astelehenero 8:00etan zure epostan
ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27. artikuluan, alderdi politikoekin eta Espainiako bigarren presidenteorde eta lan ministro Yolanda Diazekin elkartzeko asmoa daukatela jakinarazi dute.
Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako sindikatuek bat egin dute nazio bakoitzerako langilearteko gutxieneko soldata (LGS) propioaren alde. ELAko Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan adierazi dute Espainiako Estatuak inposatzen duen LGS ez dela nahiko bizi-kostu handiari behar bezala aurre egiteko. Era horretan, lurralde bakoitzak berea izan dezan, manifestu bat adostu dute LAB, ELA, CIG, Steilas, Etxalde, Hiru, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek.
Prentsaurrekoan salatu dutenez Espainiako lan-arauek soldatapeko jende multzo handien pobrezia areagotzen dute. “Estatu mailako araugintza bakarra eta zentralista da eta errealitate nazional anitza ukatzen du; horrekin batera, ezarri diren lan-erreformek (PPren gobernuak 2012an inposatu zuena) indarrean dena eta egungoak 2021 amaieran erabakitakoa- taxututako lan-legediak langileen prekarietatea eta soldata kaskarrak normalizatzen ditu lanaldi partzialeko enpleguaren eta aldizkako kontratu finkoen bitartez”, esan dute.
Sindikatuek eskatuko diete Langileen Estatutuko 27. artikulua aldatzea Diputatuen Kongresuko alderdi politikoei (PPri eta Vox-i izan ezik) eta Bigarren Presidenteorde eta Lan Ministro Yolanda Diazi. ELAko idazkari nagusia Mitxel Lakuntzak eta CIGko Paulo Carrilek aipatu dute indar soberanisten sostenguan oinarritzen dela egungo Gobernua eta horrek lan arloko arauetan ere ondorio zehatzak izan beharko lituzkeela.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545