Beti pentsatu izan dut baratze bat izatea lagun leial eta on bat izatea bezala dela.

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Goñin eta Etxaurin eraiki nahi zuten parke eolikoa

Ingurumen inpaktua dela medio bertan behera utzi du proiektua Nafarroako Gobernuak. Elkarte ekologista, udal eta norbanakoen alegazioak bultzatuta, asteartean argitaratutako aldizkari ofizialaren arabera, Enigma Green Power eta Savanna Power Solar enpresek ezin izango dute parke eolikoa eraiki. Hegazti eta saguzarrentzat gune garrantzizkoa delako, eta kalteak eragingo lituzkeelako inguruko landaredian.


2026ko urtarrilaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendariak atzera bota du Goñin eta Etxaurin jarri nahi zituzten zortzi haize erroten proiektua. Enigma Green Power eta Savanna Power Solar enpresen egitasmoa zen, baina ingurumenean izango duen inpaktua dela eta geldiarazi dute proiektua. Asteartean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dutenaren arabera, ebazpenari ezingo zaio helegiterik jarri.

Proiektua gelditzeko beharrezko izan dira hainbat elkarte ekologistak, udalek eta norbanakok aurkeztutako alegazioak. Ebazpenaren arabera, garrantzi ekologiko handiko lekuetan eraiki nahi zuten, Hegaztientzako Babes Bereziko Etxauriko Gunetik eta Kontserbazio Bereziko Urbasa eta Andiako Gunetik gertu. Ondorioz “bideraezintzat” jo du gobernuak proiektua.

Adierazi dutenez, eremu garrantzizkoa da hegazti eta saguzar askorentzat, besteak beste, miru gorriarentzat, sai arrearentzat eta ugatzentzat. Kolisio arriskua daukate arriskuan diren animalia horiek. Era berean, zortzi errotak eraiki nahi zituzten lekua landarediaz betetako eremu handia da eta gutxienez bi hektarea landare kaltetuko lirateke, tartean 1,4 hektarea pagadi.

Estitxu Eizagirre ARGIAn Hego Euskal Herrian egin nahi diren parke eolikoek biodibertsitatean duten inpaktuaz aritu zen artikulu honetan.

Langilearteko gutxiengo soldata propioen alde batu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuak
ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27.... (+)
Martxoaren 3an eta 17an grebara deitu ditu ikasleak Ikamak
Greba zikloaren helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi du.  (+)
Elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu dute Erresuma Batuan
Umeen gizentasunari aurre egiteko Erresuma Batuko Gobernuak erregulatu egin du elikagai ultraprozesatuen publizitatea, bai Interneten, baita telebistan eta irratian ere. Urtarriletik aurrera mugatuta dago produktu... (+)
Irungo bizilagun bat hil da Panticosan izandako elur jausi baten ondorioz
Beste bi mendizale ere hil dira ezbeharrean. Istripua astelehen eguerdian gertatu da, Tablon tontorraren magalean. Sei mendizale harrapatu zituen elur jausiak: hiru hil dira eta laugarren... (+)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako behi guztiei dermatosi nodularren aurkako txertoa jarri nahi die Jaurlaritzak
Espainiako Gobernuko Albaitaritzako Alerta Sanitarioaren Sarearekin izango duen bileran proposatuko du neurria Jaurlaritzak. Pasa den astetik debekatuta daude abere azokak, otsailera bitarte; prebentzio neurri gisa. (+)
gora