Elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu dute Erresuma Batuan

Umeen gizentasunari aurre egiteko Erresuma Batuko Gobernuak erregulatu egin du elikagai ultraprozesatuen publizitatea, bai Interneten, baita telebistan eta irratian ere. Urtarriletik aurrera mugatuta dago produktu horien publizitatea egitea. Gobernu britainiarrak hamarnaka mila obesitate kasu saihestu nahi ditu.


2026ko urtarrilaren 21a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Iragarkiak ez dira neutralak, kontsumitzailearengan eragin handia daukate eta eragin hori handitzen da gogoeta kritikoa garatzeke daukaten haurrengan. Elikadura produktu ultraprozesatuetako publizitatearen aurrean esposizio handiagoa izateak kontsumoa handitu, elikadura-ohitura txarrak eragin eta obesitatea eta gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua handitzen du, gobernuaren arabera. Errealitate horren aurrean eta urte askotako presio sozialaren eraginez, Erresuma Batuko Gobernuak erregulazioari ekin dio. 2026ko urtarriletik aurrera haurrei zuzendutako elikagai ultraprozesatuen publizitatea mugatu du.

Orain arte neurri “erradikaltzat” hartu izan da, baina erabakiak bat egiten du herrialdeko obesitatearen datuekin. Arautegi berri honek eragingo dio gantz, azukre eta gatz asko daukaten produktuen publizitateari, telebistan eta irratian 05:30etik 21:00ak arte, eta Interneten edozein ordutan egongo da debekatuta. Erresuma Batuko Gobernuak uste du era horretan aurrerantzean haurren obesitatearen hamarnaka mila kasu saihestuko dituztela eta 7.200 milioi kaloria haurren dietatik kenduko dituztela. Baina ez da osasunaren arloan hartutako neurri bakarra: azukrearen gaineko zerga ezarri dute aurretik ontziratutako produktuetan, eramateko kafean, irabiakietan edo azukredun jogurt edarietan.

Londreseko gobernuak adierazi du Lehen Hezkuntza hasten duten umeen (5 urte inguru) %22k gehiegizko pisua dutela edo gizenak direla, eta ehunekoa bikoiztu egiten da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara pasatzen direnean. Era berean, hortzetako txantxarra da Erresuma Batuan 5 eta 9 urte arteko umeen ospitalizazio eragile nagusia.

Aberri Eguna Lizarran ospatuko du Euskal Herria Baterak
Martxoaren 28an Lizarrako Los Llanos Kulturgunean ospatuko dute ekitaldi batekin. Aberri Eguna instituzionalizatzeko bidean "jauzia" eman nahi du ekimenak, eta horretarako Euskal Herriko hainbat eragilerekin bilerak egingo... (+)
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du Goñin eta Etxaurin eraiki nahi zuten parke eolikoa
Ingurumen inpaktua dela medio bertan behera utzi du proiektua Nafarroako Gobernuak. Elkarte ekologista, udal eta norbanakoen alegazioak bultzatuta, asteartean argitaratutako aldizkari ofizialaren arabera, Enigma Green Power... (+)
Langilearteko gutxiengo soldata propioen alde batu dira Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuak
ELA, LAB, Steilas, Etxalde, Hiru, CIG, Intersindical Valenciana, Intersindical Catalana, IAC eta STEI sindikatuek era bateratuan manifestu bat argitaratu dute. Aldaketak eskatzeko Langileen Estatutuko 27.... (+)
Martxoaren 3an eta 17an grebara deitu ditu ikasleak Ikamak
Greba zikloaren helburua “memoria historikoa eta herriaren subiranotasuna” dela adierazi du.  (+)
Irungo bizilagun bat hil da Panticosan izandako elur jausi baten ondorioz
Beste bi mendizale ere hil dira ezbeharrean. Istripua astelehen eguerdian gertatu da, Tablon tontorraren magalean. Sei mendizale harrapatu zituen elur jausiak: hiru hil dira eta laugarren... (+)
gora