Neguko eguzki txuriaz ez fidatu.

Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren 16an elkarretaratzea egingo dute Lizarrako udaletxe aurrean, arratsaldeko 20:00etan.


2025eko apirilaren 28a
Agerraldia egin dute Lizarrako txosnen lekualdatzearen harira protesta egin zuten 27 gazteen aurkako auziagatik.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Herritarren artean aurkako jarrera ugari ekarri zituen erabakia hartu zuen iazko udan Lizarrako Udalak: duela 28 urtetik autobus geltoki aurreko aparkalekuan izan ostean, festetako txosna Ega ibaiaren ondoko Los Llanos parkera lekualdatzea agindu zuen UPN buru duen udal gobernuak. Erabakia gaitzesteko ekintza ugari egin zituzten herritarrek: Raimundo el Canastero musika talde ezagunak Beef D'Alda atera zuen argitara protesta gisa, eta mobilizazioak ere egin zituzten erabakia gaitzesteko.

Mobilizazio horietako batek 2.000 lagun bildu zituen abuztuaren 2an, Lizarrako festetako lehen egunean. Manifestazioaren ostean herriko jaietan urtero egiten den Bajadica del Puy kalejirara bertaratu ziren ehunka manifestari, txosnen lekualdatzearen aurkako aldarrikapenak zabaltzera. Musikariek zein dantzariek aurrera egin zuten betiko moduan, baina udalbatzako zenbait politikariri bidea moztu zieten, eta udaletxera Foruzaingoaren furgoietan joatea erabaki zuten. Bada, asteburuan iritsi dira ekintza horren lehen ondorio judizialak: protesta horretan parte hartu zuten 27 gaztek deklaratu beharko dute epailearen aurrean maiatzaren 22tik 23ra bitartean.

Lizarrako Udaltzaingoak "desordena publikoa" leporatzen diete auzipetuei, eta agerraldia egin dute igandean. Gazteek salatu dute Bajadica del Puy kalejira "erabaki instituzional baten ondorioz" gelditu zela bertan behera. Izan ere, azaldu dutenez historikoki gertatu izan ohi da ehunka gazte kalejirara joatea "euren aldarrikapenak egitera". Beraz, salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa.

Egoeraren erantzuleak gogoan

Gazteek Udaltzaingoak abiatutako auziaren "atzean ezkutatzen den indarkeriaren" zenbait adibide aipatu dituzte, esaterako, "kartzela zigor posibleak, zigor ekonomikoak, prozesu judizialaren ondoriozko kostuak, kriminalizazioa, presio psikologikoa eta abar". Gainera, Lizarrako txosnaren lekualdatzearen harira sortutako egoeraren erantzuleak ere seinalatu dituzte: UPN eta PSN alderdiez gain, Lizarrako Udaltzaingoari, Foruzaingoari eta Guardia Zibilari "27 pertsona zehatz ikertzeko eta seinalatzeko elkarlanean" aritu izana leporatu diete. Diario de Navarra eta OKDiario hedabideei, berriz, Lizarrako Udalak hartutako erabakiaren aurkako "kanpaina kriminalizatzailea" egotzi diete.

Elkarretaratzea egingo dute maiatzaren 16an, Lizarrako udaletxearen aurrean

Epaiketaren harira, Bajadikako 27ak izeneko plataforma sortu dute auzipetuek, eta iragarri dute elkarretaratzea egingo dutela maiatzaren 16an Lizarrako udaletxearen aurrean, arratsaldeko 20:00etan. Prozesua bertan behera uztea exijitu diote agerraldian Udaltzaingoari, udalaren "erabaki autoritarioen" aurkako protestagatik inork ez dezan "ondorio ekonomikorik edo penalik" jasan.

Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte "kritikoengatik"
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta... (+)
Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako... (+)
Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute,... (+)
Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du... (+)
Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina... (+)
gora