Zezeila euritsu, bedartzak edero gizen du.

Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.

Euskalerria irratia
Euskalerria irratia @fm983irratia

Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkari Digitala.


2025eko otsailaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

TANko hirugarren atalak partzialki onartu du EH Bilduko zinegotzi Mikel Colomok aurkeztutako alegazioa, "Kultura Teknikariaren lanpostuak" derrigorrezko euskara eskakizuna izatearen beharraz. Hori dela eta, Udalak 2024an onartutako plantilla organikoa aldatu beharko du eta 2025erako ebazpen hau kontuan hartu; izan ere, epaimahai honek Udalari agintzen dio euskara kultura teknikari plazaren profilean sartzeko.

2024ko ekainaren 6ko osoko bilkurak, plantilla organikoa behin betiko onartu zuenak, non ez zen sartzen euskararen ezagutza kultura-teknikariaren plazan, UPN, PSN eta PPren aldeko botoak izan zituen eta EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien aurkako botoa. Epaitegiaren ebazpenak, kultura-plaza arlo horretan dagoen bakarra dela dio, eta "gai horretan Lizarrako Udalera jotzeko euskara erabiltzeko eskubidea duen publikoarekin harreman zuzenean" aurkezten da.

Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa
2025-03-28 | Euskalerria irratia
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi... (+)
Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean... (+)
Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna
2025-02-18 | Euskalerria irratia
Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde... (+)
Trantsizio Energetikorako Agentzia arautzen duen Foru Legearen proiektua onartu du Nafarroako Gobernuak
Duela hiru urte onartutako Klima Aldaketaren aurkako legean jasota zegoen neurria (+)
"Iritsi den lehen larrialdi zerbitzua izan gara zenbait tokitan, herritarrak oso eskertuta daude"
2024-11-05 | Euskalerria irratia
Hogeita hamaika suhiltzaile nafar joan dira Valentziara, uholdeen ondoko garbiketa lanetan laguntzen, Horietako bat da Iñaki Sexmilio. "Zenbait lekutan gurea izan da iritsi den lehen... (+)
gora