Urtarrila idorte, laboraria dirute

Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako baserria eta inguruko lurrak erosi dituena. Auzolana eta plana, biak batera proposatu dituzte proiektuaren bultzatzaileek oraingoan. “Auzolanak egin izan ditugu lehenago ere, eta lanak aurreratzeaz gain, Amillubi irekitzeko eta jendeari proiektua ezagutarazteko modu bat ere badira”, azaldu du Marta Barba kideak. Oraingoan, baina, lanera datorrenari beste zerbait eskaintzen saiatu dira, eta eguraldi ederra lagun izan dute.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko martxoaren 03a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Etxe gaineko aterpea txukuntzea, barrualdea garbitzea, kiwien egitura zaharrak kentzea… lanik ez da falta Amillubi baserrian, eta horietako asko aurreratzeko aprobetxatu zuten otsaileko hitzordua. “Komun lehorrak egiten hasi ziren batzuk, sasiak desbrozatzen eta zuhaixkak kimatzen aritu ziren beste batzuk, aterpeko itxitura egonkorra egiten ere bai… astindu handia eman zitzaien gauza askori”, azaldu du kideak. Jendearen erantzunarekin oso pozik azaldu dira antolatzaileak, izan ere, 30 lagunetik gora elkartu ziren, eta Gipuzkoa osotik gainera: Goierri, Donostialdea, Urola Kosta, Debagoiena… Aramaioko kideak ere izan ziren.

Ongi egindako lanaren ondotik, mokadua eta eguneko plan proposamena izan zituzten: etxeko hazitegia egiteko tailerra. “Jakintzak partekatzeko espazioa izan zen, nolabait, eta hazien trukea ere egin genuen”, dio Barbak. Lehen aldi horretan tailerra proposatu dute, baina gerora etor daitezke hitzaldiak, emanaldiak edo bestelako ekimenak. “Azkenean, lanarena garrantzitsua da, baina ekintza hauek proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko helburuz ere bultzatzen dira”, gehitu du. Hemendik udara bitartean, bi hilean behin auzo(p)lanekin segitzea da asmoa. Amillubiren webgunean eta sare sozialen bidez eginen dituzte deialdiak.

Maiatzean udaberriko festa

Baserria eta lurra erosteko diru bilketa kanpainan buru-belarri aritu ziren iaz Amillubiko kideak, eta honezkero kopururaren zati handia eskuratua duten arren, falta dutena lortzea da aurten esku artean duten erronka. Proiektuko kideak gogorarazi du diru bilketarako ohiko bideak zabalik daudela eta webgunearen bidez dohaintzak egin daitezkeela. Alor ekonomikoaz gain, dena den, bestelako egitasmoak ere badituzte agendan. “Esan bezala, auzoplanekin segituko dugu, Kataluniako zenbait proiektu ezagutzeko bisita ere antolatzen ari gara, eta maiatzaren 10ean Amillubiko jaia izanen dugu”, dio. Egun osoko festa prestatzen ari direla aurreratu dute, baina horren berri aurrerago izanen dugu.

Nola banatzen dira herri-lurra, eta nola kudeatu?
2025-12-08 | Garazi Zabaleta
LeitzEKO Kontsumo Taldeak Izan burujabe jardunaldiak antolatu zituen eta horien baitan, NPB Nekazaritza Politika Bateratuari –PAC delakoari– buruzko mahai-inguru interesgarria izan zen azaroaren 6an Leitzako... (+)
Oñatiko bi lursailen lagapena, tokiko ekoizpen agroekologikorako
2025-11-30 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatzate Debagoienan elikadura, kontsumo eta ekoizpen iraunkorraren alde lanean Debagoiena 2030 sarearen bidez. Ibilbide horretan pauso garrantzitsua eman berri dute: Tokixan elkartea sortu dute... (+)
Euskal Herriko arbola ekoizle txikien plaza Biriatun
2025-11-24 | Garazi Zabaleta
Ainitza mintegiko laborariak dira Aimar Rodriguez eta Audrey Hoc. Arbolak txertatzen eta fruitu arbolak ekoizten dihardute hainbat lursailetan. Baina, mintegiaz gain, Oma elkartea sortu dute... (+)
“Fruitu arbolekin zerbait egitea eskatu digu jendeak, eta agenda hurbilketa bat da”
2025-11-16 | Garazi Zabaleta
Urte bukaera iristearekin batera, labetik atera berri dute 2026ko Ilargia eta Landareak urteko lanen agenda, eta eskuragarri duzue ohiko tokietan eta ARGIAko dendan. Jakoba Errekondoren... (+)
Emakumezko sortzaile eta ekoizleen plaza
2025-11-10 | Garazi Zabaleta
2019an sortu zuten lau emakume sortzailek Dinagu kolektiboa. “Sortzaileon eta ekoizle txikien lana bakartia izaten da askotan: bakoitzak bere proiektua du, etxean edo lursailean aritzen... (+)
gora