Uztailean, igitaia eskuan

Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina baita profesionalentzat ere. Hori ikusita, alternatiba ekologikoen bila hasi ziren gure osaba-izebak”, azaldu du Oihana Otaegi Izko KolorEKO proiektuko kideak. Familiaren ogibideari segida eman diote ondorengo belaunaldikoek eta ile-apaindegia mantendu dute, baina 2014an, proiektuaren adar berri bat sortu zuten, ilerako koloratzaile natural eta ekologikoen marka propioa: KolorEKO.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko martxoaren 24a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Alternatiba bila landareetara jo zuten osaba-izebek. “Garai hartan ezagunena Henna zen, Lawsonia landarea, eta horrekin hasi ziren probak egiten”, azaldu du Otaegik. Henna denbora luzez eduki behar da ilean, ordea, eta ile-apaindegiko denbora mugatuari erantzunen zioten bestelako landareen bila hasi ziren munduko herrialdeak bisitatzen: Maroko, Turkia, Iran, India eta beste zenbait tokitan izan ziren. “Konturatu ziren pigmentua zuten bestelako landareak erabiltzen zituztela toki horietan, eta handik osagai natural eta ekologikoak eskuratu eta kimikari batekin formulazioak egiten hasi ziren”, dio.
Profesionalei begirako produktuak sortzea zen helburua hasieran, eta tonalitate eta ile mota guztietako koloratzaile natural eta ekologikoak eskaintzen dituzte KolorEKOn: ile ilun, argi, gaztain kolore nahiz ile-horientzat. Koloratzaile gisa eta bestelako tratamenduetarako, berriz, bost landaretatik eratorritako lehengaiak darabiltzate: Lawsonia Inermis –henna–, Indigofera Tinctoria, Cassia Auriculata, Phyllanthus Emblica –Indiako andere-mahatsa–, Hibiscus Sabdariffa –hibiskoa– eta Trigonella Foenum. “Lawsonia eta indigoa dira koloratzaileak, besteek bestelako ezaugarriak ematen dituzte: dizdira, bolumena…”. Pandemiaz geroztik, profesionalentzat ez ezik, jendearentzat 100 gramoko paketeak ere ekoizten dituzte.

Kontzientzia eta formazio falta

KolorEKOn darabiltzaten landareak klima zehatzekoak izanik, jatorrizko herrialdetik ekartzen dituzte gurera, Indiatik batik bat. “Garai batean, hona ekarri eta nahasketa guztiak hemen egiten genituen, baina gama txikiarekin hasi ginenean asko zaildu zen, makina gehiago behar zirelako. Orain, gure formulazio propioak hara bidaltzen dizkiegu, eta han egiten dizkigute nahasketak”, argitu du Otaegik. Nekazaritza ekologikoko ekoizpenekin ari dira elkarlanean, zigilu ekologikoarekin.
Norbanakoentzako gama txikia eskaintzen hasi zirenean, kaleko jende asko profesionalak baino kontzientziatuago dagoela ohartu ziren KolorEKOko kideak. “Kontua da ile-apainketako formazio profesionalak produktu kimikoetara oso lotuak egon direla beti, eta orokorrean, ez dela besterik erakusten”, dio kideak. Eskoletan alternatiba ekologikoagoak erabiltzen irakastea ezinbestekoa da egoerari buelta emateko, Otaegiren ustez. Momentuz, belardenda eta ile-apaindegietan saltzen dituzte produktuak, Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan barna.

Nola banatzen dira herri-lurra, eta nola kudeatu?
2025-12-08 | Garazi Zabaleta
LeitzEKO Kontsumo Taldeak Izan burujabe jardunaldiak antolatu zituen eta horien baitan, NPB Nekazaritza Politika Bateratuari –PAC delakoari– buruzko mahai-inguru interesgarria izan zen azaroaren 6an Leitzako... (+)
Oñatiko bi lursailen lagapena, tokiko ekoizpen agroekologikorako
2025-11-30 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatzate Debagoienan elikadura, kontsumo eta ekoizpen iraunkorraren alde lanean Debagoiena 2030 sarearen bidez. Ibilbide horretan pauso garrantzitsua eman berri dute: Tokixan elkartea sortu dute... (+)
Euskal Herriko arbola ekoizle txikien plaza Biriatun
2025-11-24 | Garazi Zabaleta
Ainitza mintegiko laborariak dira Aimar Rodriguez eta Audrey Hoc. Arbolak txertatzen eta fruitu arbolak ekoizten dihardute hainbat lursailetan. Baina, mintegiaz gain, Oma elkartea sortu dute... (+)
“Fruitu arbolekin zerbait egitea eskatu digu jendeak, eta agenda hurbilketa bat da”
2025-11-16 | Garazi Zabaleta
Urte bukaera iristearekin batera, labetik atera berri dute 2026ko Ilargia eta Landareak urteko lanen agenda, eta eskuragarri duzue ohiko tokietan eta ARGIAko dendan. Jakoba Errekondoren... (+)
Emakumezko sortzaile eta ekoizleen plaza
2025-11-10 | Garazi Zabaleta
2019an sortu zuten lau emakume sortzailek Dinagu kolektiboa. “Sortzaileon eta ekoizle txikien lana bakartia izaten da askotan: bakoitzak bere proiektua du, etxean edo lursailean aritzen... (+)
gora