Perrexila daietzen badizute, txolintzat hartzen zaituzte.

Labore Txingudik astean zehar erosketak egiteko aukera zabaldu du

Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10:00etatik 13:30ak bitartean. Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira.


2018ko otsailaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gauzatutako erosketak hilabete amaieran kobratuko dira, kontu korronte bidez. Larunbatetan ere denda irekiko da. Labore Txingudiko bazkide boluntarioen laguntzaz.

Banaketa puntuak

Otsailaren zazpitik aurrera Labore Txingudiko bazkideek produktuen eskaerak eskualdeko hainbat puntutan jasotzeko aukera izango dute. Lehen banaketa puntuak Nekazarien Etxea Kooperatiban (Urdanibia, 7 Irun), Kimua Tabernan (Berio kalea, 1 Irun) eta Landetxako Auzo Elkartean (Bizkaia kalea, 15 Irun) kokatuko dira. Labore Txingudi kontsumo elkarteak ez du baztertzen banaketa puntu berriak sortzea.

Labore Txingudiko berritasunak azaldu ditu Dornaku Lantz bazkideak.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko
Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta... (+)
Bidasoa ibaian enegarren kutsadura isuria salatu du Eguzki talde ekologistak
2021-02-24 | Antxeta Irratia
Eguzki talde ekologistak ohartarazi du, halako isuriak epe laburrean eman ohi direla, eta identifikatu bezain pronto salatzen ez badira, nekez jo daitekeela errudunarekin. Adi egoteko... (+)
Bidasoa KM0 proiektua aurkeztu du Aldatsa Baratza kooperatibak
2019-03-27 | Antxeta Irratia
Hondarribiko Agroaldean Udalak utzitako lursailetako bat ustiatzen du 2015az geroztik, baina orain arte barazki ekologikoak kontsumitzeko hautu pertsonala zena, jantoki kolektiboetara eramateko proiektu berritzailea aurrera... (+)
gora