Baratzea da nire irakasle gogokoena

Bidasoa KM0 proiektua aurkeztu du Aldatsa Baratza kooperatibak

Hondarribiko Agroaldean Udalak utzitako lursailetako bat ustiatzen du 2015az geroztik, baina orain arte barazki ekologikoak kontsumitzeko hautu pertsonala zena, jantoki kolektiboetara eramateko proiektu berritzailea aurrera eramango dute, izan eskola, zahar etxe eta bestelakoei, baratzekiak ez ezik, eskualdeko ekoizleen gainerako produktuak ere hornituz.

 


2019ko martxoaren 27a
Bidasoa KM0-ren aurkezpena.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Horretarako, tokian tokiko ekoizleak saretze lanetan dihardute. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute proiektua garatzeko. 

Kapitalismoak eraikitako kontsumo-sistemak ez bezala, ekoizpena, elikagaien eraldatzea eta salmenta gerturako dituen merkaturatze zirkuitu laburretan oinarritu nahi dute gure elikagaien kontsumoa. Ingurumenarekin errespetuan, jasangarria, iraunkorra, lan baldintza duinak bermatuz, lurren aprobetxamendua segurtatuz. Horretarako, premiazkoa den elikadura-katea osatzen duten eragileen arteko elkarlanaren emaitza da, Bidasoa KM0.

Entzun prentsaurrekoan egindako irakurketa eta ondoren Aldatsa Baratzako bi kiderekin egindako elkarrizketa.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.

Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko
Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta... (+)
Bidasoa ibaian enegarren kutsadura isuria salatu du Eguzki talde ekologistak
2021-02-24 | Antxeta Irratia
Eguzki talde ekologistak ohartarazi du, halako isuriak epe laburrean eman ohi direla, eta identifikatu bezain pronto salatzen ez badira, nekez jo daitekeela errudunarekin. Adi egoteko... (+)
Labore Txingudik astean zehar erosketak egiteko aukera zabaldu du
2018-02-06 | Antxeta Irratia
Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera... (+)
gora