Koniflora ere irain fina da.

Laborantzaren trantsizio agroekologikoa bultzatzeko eskatu die erakundeei Egurra ta Kandelak

Otsailaren 16 eguerdian protesta egin dute laborari agroekologikoek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean. Azken asteetan traktoreek egin dituzten mobilizazioetatik bereizi dira: "Nekazaritza eredu neoliberalak bere mugen kontra egin du talka; eta nekazari-patronala eta bere sindikatuak ari dira mobilizatzen, Europa osoan zehar, behin betiko hondamena gertatu baino lehen, azken apurrak salbatzeko". Aldarrikatu dutenez, "eredu agroekologikoa izan da kapitalismoaren krisiak hobekien jasan dituena" eta "gertuko instituzioak" kritikatu dituzte: "Laborantza eredu industrialaren zutabeak dira". Laborantza eredua "errotik" aldatzea eskatu dute, "trantsizio agroekologikoa" bultzatzea alegia.


2024ko otsailaren 19a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egurra ta Kandela baserritar ekintzak deitu du mobilizazioa eta eragile hauek babestu dute: Biolur, Biziola, EHKO, Erein da jan eta Azataporrua. Gipuzkoako Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute eta hainbat kidek baratzetxo bat landatu du Gipuzkoa plazan.

Zergatik dago laborantza krisian?

Elkarretaratzean publiko egin duten irakurketan azaldu dutenez, "eredu agroindustrialak eraso egiten die bere existentzia posible egiten duten oinarri materialei: ingurumenari eta bertan bizi den herriari. Eta, gainera, berriki modu nabarmenagoan egin behar die aurre berak larriagotu dituen nahas-mahasei". Krisiaren aldagaien artean aipatu dituzte "ekonomia neoliberalaren oinarrian dauden merkataritza libreko itunak, zeintzuek sustatzen duten mundu osoko nekazarien arteko lehia gupidagabea"; bestetik, erregai fosiletan oinarritutako eredua izatea, eta horrek dakarren erregai, ongarri sintetiko eta fitosanitarioen garestitzea; baita ere aipatu dute prezioak baxu mantentzeko "inperialismo bihozgabea" burutzea, adibidez Ukrainan, Gazan, Sirian, Yemenen edo Sahelen; baita ere aipatu dute ur eskasi, "nekazari-eredua diseinatu zen ura

agortezina balitz bezala, bere erabilera edozein izanda ere"; azalera handiko supermerkatuen eta elikagaien banaketaren oligopolioa; eta klima larrialdiak zuzenean egiten dien eragina.

"Eredu agroekologikoa izan da kapitalismoaren krisiak hobekien jasan dituena"

Nabarmendu dutenez, eredu "zentzugabe horren aurrean, eredu agroekologikoa izan da kapitalismoaren krisiak hobekien jasan dituena, eta inoiz sustatu ez zuen desastre ekologikoari irtenbideak ematen jarraitzen duena". Bere onurak ekarri dituzte gogora: "Familiei lan duina eta komunitateari kalitatezko elikagaiak eskaintzen dizkieten baserri proiektuak mantenduz, bertako kontsumoa sustatzen duten zirkuitu laburrak sortzen ditu, ekoizle txikien kontsumo taldeetan edota kooperatibetan sareak josten ditu, herrietako baserritarren azokak indartzen ditu, landatutako bioaniztasuna eta bertako arrazak berreskuratzen eta gordetzen ditu. Bizitzarekiko eta ingurumenarekiko errespetutsua den abeltzaintza eta nekazaritzan errealitate egiten du".

Erakundeei kritika

Nekazaritza Politika Bateratua kritikatzen urteak daramatzatela gogoratu dute, "baina ez bere ingurumen-neurri zorrotzengatik, baizik eta erakusten duen epelkeriagatik. Baita esportaziorako nekazaritza bultzatzeagatik ere, eta mendebaldarrak ez diren herrialdeetako nekazarientzat dumping-erako tresna delako. Edota lur-jabe handien kapitala sustengatzeagatik eta gainontzekoontzat hondarrak uzteagatik".

"Gertuko instituzioen" nekazari-politikak ere kritikatu dituzte: "Gure proposamenak gutxiesten dituzten neurri berean, eredu industrialaren zutabeak dira. Ito egiten gaituzte haien eskakizun burokratikoekin. Elikagai sintetikoen industria bultzatzen dutenean, edo nekazal-megaproiektuetan diru publikoa gastatzen dutenean, nekazaritza familiarra alboratzen dute. Trantsizio Energetikoaren lege berriarekin gure mendiak ustiatzeko bideak irekiko dizkiete multinazionalei eta inbertsio- funtsei. Hainbat eskualdetan nekazaritzarako eta abeltzaintzarako geratzen diren lur-sail apurrak eureganatuko dituzte enpresa horiek eta herri txikietako bizitza agortuko da, ezinbestean".

Horrengatik guztiagatik, zera eskatu dute: "Nekazaritza eta abeltzaintza ereduak errotik aldatuko dituen trantsizio agroekologikoa. Elikagaien prezioen erregularizazioa, merkataritza libreko itunen amaiera eta janari sintetikoen debekua. Betebehar burokratikoak arindu nahi ditugu. Belaunaldi erreleboa ziurtatu. Elikadura osasuntsua izatea eskubide sozial bat da. Azken finean, gure lanarekin jarraitu nahi dugu, beranduegi izan baino lehen".

 

Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
gora