Asteroko buletina
Itzaur guti eta arroitu anitz

Kanpaiak nonahi

Taxonomia, espezieen ezaugarri txikienak kontuan hartuz bata bestearengandik bereiztea eta identifikatzea helburu duen zientziaren alorra da. Mila jatorri, mila izen arrunt, eta izen zientifiko bakarra baino ez. Lan zail bezain garrantzitsua da izenak adostea, espezie jakin baten inguruan ari garela bermatzeko ezinbestekoa baita. 

Nagore Zaldua
Nagore Zaldua

Aranzadi Zientzia Elkarteko Natur Zientzietako kidea.


2024ko martxoaren 18a
Argazkia: Xavier Caisey / CC-BY-4.0
Kanpai urdina (Rhizostoma octopus)

Taldea: Ornogabea/ makroplankton lirdingatsua/ cnidarioa/ scyphomedusa.

Neurria: 150 cm-tik gorako diametroa izan dezakete eta 25 kg-tik gorako pisua.

Non bizi da? Itsas zabalean. Baina kostaldean pausatzen ditu polipoak: hauetatik sortuko dira marmoka gazteak (ephyrak).

Zer jaten du? Planktona eta krustazeo txikiak.

Babes maila: Ez dago babestuta.

Espezieen arteko nahasmenak nonahi izanik, Bizkaiko Golkoan ere baditugu hainbat adibide, udan hain ezagun bilakatzen diren Rhizostoma generoko marmoken baitan sortutakoak kasu. Kantauri itsasoan, talde honetako bi espezie topatu ditzakegu: Rhizostoma octopus (Gmelin, 1791), eta Rhizostoma luteum (Quoy et Gaimard, 1827). Batzuetan, ordea, lehena izendatzeko, Mediterraneoko uretan topatzen den Rhizostoma pulmo (Macri, 1778) marmokaren izena ere erabili izan da. Beraz, R. octopus R. pulmo-ren aldaki Atlantikoa dela ere esan genezake.

Orohar bizidun lirdingatsuekin gertatu ohi den bezala, ez da talde erraza ikertzeko baina azken hamarkadan aurrerapauso handiak eman dira hauen bizi-zikloaren inguruko ikerketan. Rhizostoma generoko espezie guztietan ale gazteak hor nonbait izango badira ere, zailak dira ikusten, 3 edo 4 cm bitarteko marmokatxo gardenak baitira. Helduen kanpaiek, ordea, 150 zentrimetrotik gorako diametroa izan dezakete, eta 25 kg-tik gorako marmokak ere badira.

R. octopus Kantauri itsasoan eta honek laztantzen dituen Zurriola, Saturraran edo Ondarraitzen topa dezakegun marmoka erraldoia da. Hainbat leku eta hizkuntzatan “Kupel-marmoka”, “itsas-birika”, edo “azalore” modura ezagutzen bada ere, gurean, “kanpai urdina” da. Gure itsaso epeletik iparraldera, adibidez Irlandako Itsasoan, errazago ikus daiteke, talde handitan; hemen, aldiz, banaka eta kopuru txikitan. Larruzko dortokak eta ilargi arrainak marmoka honen zale amorratuak dira eta harrapakin honen bila milaka itsas milia egiten dituzte, iparraldeko ur hotzetara bisita eginda.

Kanpai urdinak hainbat kolore aurkeztu ditzake bere bizitzan zehar: zuri edo horixkatik, berde, urdin, arrosa edo marroietara. Baina badu bereziki azpimarratu behar den more koloreko koroa: kanpaiaren ertz osoa apaintzen du, bere 112 lobulu borobilduri kolorea emanaz. Horrez gain, kanpaiaren azpian dituen zortzi aho-besoak espeziea identifikatzeko adierazgarri dira, azalore kizkurraren itxurako egitura dutenak. Beso hauetan ehunka garro txiki dituzte, ehizarako eta defentsarako erabiliko dituen “nematozisto” deituriko zelula erresumingarriz hornituak.

Gure uretan topa dezakegun beste kanpaia, ordea, kanpai zuria (R. luteum) da. Urte luzez desagertutzat eman da, gaizki identifikatu denez, beste kide batzuekin nahastu izan baita. Kanpai zuria uste baino ugariagoa da, hasi Kantauri itsasotik, eta Hego-Afrikaraino.

Kanpaiok haien artean bereizteko bi ezaugarri dira nabarmenak: bata, kanpaiaren ertzeko koroa morea; bigarrena, berriz, aho-besoen morfologia. Kanpai zuriaren aho-besoek borra luze baten forma dute, hiru metro luze izan daitekeena; gehienetan kolore hori zurbila izaten dute, purpura tonuekin haien muturrean.

Adi, beraz, hurrengoan itsasoan marmokak ikusiz gero; ez baitira denak berdinak.

Zaldun, dantzari edo zaindari; altxor ikusezin, betiere
2024-11-18 | Nagore Zaldua
Antzinako greziar eta erromatarrek izaki mitologikotzat zituzten animalia hauek, itsas hondoan jaio eta hazi ostean, lehorreko zaldien tamainara heltzean, Neptunoren gurditik tiratuko omen zuten. Urrutian... (+)
Adiorik ez, J.
2024-09-23 | Nagore Zaldua
A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat  itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre... (+)
Itsas dortokak lozorrotik esnatu ote dira euskal kostaldean?
2024-06-17 | Nagore Zaldua
Udako solstizioa gerturatzen ari den honetan, euskal kostaldean itsas dortokak ikusteko aukerak ugaritu dira. Gure uretan ezagunena Egiazko kareta (Caretta caretta) da. Ale helduen oskolaren... (+)
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle
2024-05-06 | Nagore Zaldua
Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri... (+)
Batzuen aberastasuna, gehiengoaren miseria, biodibertsitatearena barne
"Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak" hitzaldia eman zuen Iker Apraizek Azpeitian apirilean, Euskal Herria Bizirik taldeak antolatutako "Lurraren defentsan" egunaren baitan. Nagore Zalduak eta Eneko... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora