Azaro euritsu, urte garitsu

Jet pribatuek mugarik gabe jarraituko dute hegan Europar Batasunean

Europako Batzordeak ez du araurik ezarriko garraiobiderik kutsakorrenetakoa de hegaldi pribatuen inguruan 2024ko maiatza arte, nahiz eta krisi klimatikoa geroz eta larriagoa izan.


2023ko ekainaren 08a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hegazkin pribatuen hegaldiak Europar Batasunean araudi orokor bat gabe jarraitzen dute, nahiz eta azkeneko urtetan mugitzeko modu horrek ekarri duen kontaminazioa bost bider handitu den. Hurrengo legegintzaldia iritsi arte, 2024ko maiatzean, aldaketarik egingo ez dituztela esan du Europar Batzordeak.

Garraiobiderik kutsakorrena

Jet pribatuena bidaiari bakoitzeko gehien kontaminatzen duen garraiobidea da, Greenpeacek iaz argitaratu zuen txosten baten arabera. Hegazkin pribatuen erabilera 2022 urtean %64 igo zen, urtean 572.806 hegaldira iritsita. Hala ere, arau berezirik ez zaio jarri jeten erabilerari, eta berotegi-efektuko gasen emisioak arautzen dituzten legeetatik kanpo daude.

Austriak, Belgikak, Frantziak, Herbehereak eta Irlandak hegaldi horiek mugatu nahi dituzte, eta Frantziak jada hegaldi lokalak mugatu ditu, bidaia trenez egin ahal bada bi ordu eta erdi baino gutxiagoko tartean.

Ekologisten aurkakotasuna

Duela bi aste,  Jetak gure etorkizuna erretzen ari dira, gure planetarekin amaitzen eta desberdintasuna elikatzen lelopean, hainbat talde ekologista elkartu ziren Hegazkintza Komertzialaren Esposizio eta Bilera Europarrean, Suitzan, Ginebrako aireportua blokeatzeko. Greenpeace, Stay Grounded, Extinction Rebellion eta Scientist Rebellion izan ziren taldeetako batzuk, eta kutsadura eta dirudunen hipokrisia salatu zuten, krisi klimatiko eta sozialaren testuinguruan hegaldi pribatu garesti eta kaltegarrien kopurua gora ari dela eta.

Euskal Hirigune Elkargoak alokairuen prezioak mugatu ahal izango ditu tentsiopeko herrietan
2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean. (+)
Nafarroako VIII. Azoka Ekologikoa egingo dute irailaren 15etik 17ra
2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute. (+)
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek
2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean. (+)
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik
2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean. (+)
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen
2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira. (+)
gora