Asteroko buletina
Baratzea beti da galera multzo baten artean garaipen gutxi batzuk, bizitza bera bezala

Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024ko abenduaren 17a
Besteak beste, Getariako (Gipuzkoa) itsas zabaleko arrain haztegia bultzatu ahal izango duela esan du Jaurlaritzak.

Transferentzien batzordean parte hartu du, besteren artean, Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak. "Euskadirentzat garrantzia handiko bi eskumen dira; itsasertzaren kudeaketak aukera emango digu Euskadiko kostaldeari lotutako proiektu eta azpiegitura berri guztien inguruko erabakimena izateko eta eskumen honi esker, proiektuak bizkortu ahal izango ditugu eta itsasertza lurralde-antolamenduko estrategia orokorraren baitan txertatu”, adierazi du.

"Hemendik aurrera, Euskadik, itsasorako sarbideetan urbanizazio-proiektuak, pasealekuak edota bidegorriak egiteko baimenak kudeatu eta eman ahal izango ditu", dio Jaurlaritzak plazaratutako oharrak. Baita linea elektrikoak edo komunikazioa lineak, ontziralekuak, pantanalak edo ontzitegi finkoak eraikitzeko kontzesioak ere.

Halaber, "trantsizio energetikorako funtsezkoak diren azpiegiturak bultzatu ahal izango dira", hala nola linea elektrikoak edo haize-sorgailuak; eta arrantza-proiektu berriak ere bai, Getaria (Gipuzkoa) parean hegalaburra gizentzeko kaiolak jartzeko edo Jaizkibelen Natura Sarea itsasorantz zabaltzeko. Hain justu, Getariako itsas zabaleko arrain haztegiaz erreportajea plazaratu berri du Eli Pagolak ARGIA aldizkarian.

Kulturaren arloan, Gernikako Estatutua beteta

Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduerari dagokionez, "puzzlearen azken piezatzat jo daiteke", esan du Jaurlaritzak, "kulturaren arloan Gernikako Estatutua amaituta dagoela baieztatzeko".

Azaldu dutenez, eskumen horri esker, Jaurlaritzak zinema eta ikus-entzunezkoen garapenerako eta ekoizpenerako funts publikoak kudeatu eta indartu ahal izango ditu, euskarazko ikus-entzunezko lanak ekoizteko, banatzeko eta erakusteko. Ikus-entzunezkoen alfabetatze-politikak ere gauzatu ahal izango dira (zinema-aretoak sustatzea, adibidez).

Halaber, "autonomia-erkidegoetako telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publiko eta pribatuek egin beharreko ekarpena biltzeaz eta banatzeaz arduratuko da Jaurlaritza, eta beraz, zinematografia eta ikus-entzunezkoak gaztelaniaz besteko hizkuntza koofizialetan sustatzeko funtsari egindako ekarpenen bilketa kudeatzeko gaitasuna ere izango du Euskadik", gaineratu du Jaurlaritzak. Ubarretxena sailburuaren hitzetan, "hizkuntza propioa duen herrialde txikia gara eta lehentasunezkoa da ikus-entzunezko eremuan euskara indartzea eta horretarako baliabide gehiago izatea".

Bestalde, iragarri du datozen asteetan itxiko dela migratzaileen lan baimenen eskualdaketa: "Aurreikuspena da, 2025ean atzerritarren lan baimenak Euskadin izapidetzen hasi ahal izatea".

Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita
2025-01-17 | ARGIA
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek. (+)
2x06: Zuhaitzen eguna, bostorria eta jengibre erremedioa
2025-01-13 | Bizi Baratzea, ARGIA
Gaurko lehen gaia Tu Bishvat edo Zuhaitzen Eguna dugu. Pasa den urtea geroztik ari gara ikusten egunero Palestinatik datozen irudi lazgarriak, eta podcast honetan sendabelarrei... (+)
3x06: Bioaniztasunaren galera | Aitziber Sarobe
2025-01-08 | ARGIA, Bizi Baratzea
Bioaniztasunaren galera da Lur planetak duen krisi ekologiko handietako bat. Hona datu batzuk: urtero 27.000 espezie galtzen dira giza jardueraren erruz. Landareen %12, hegaztien %11... (+)
3x05: Gazte baratzezainarekin azelgak biltzen | Iñaki Intxausti
2024-12-18 | Bizi Baratzea, ARGIA
Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin... (+)
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte
2024-12-18 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora