San Jose goizeko ihintzak, kentzen ditu gaitzak.

Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


2025eko urtarrilaren 17a
Txotx denboraldiaren irekiera Saizarren. Andoni Egaña bertsoa kantatzen, eta ezkerretik eskuinera: Manu Tenorio, Haimar Zubeldia, Xabier Berasaluze Leturia, Óscar Terol, Agus Barandiaran, Fernando Romay... eta Perico Delgado eskuinean.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Datorren hau, lehen asteburua izango du 2025eko sagardo denboraldiak. Aste honetan egin dira hasiera ekitaldiko ospakizunak. Lehena Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin zen, asteazkenean, Sagardoaren Lurraldeak antolatuta; eta, bigarren eta azken festa handia, berriz, Saizarrek egin zuen ostegunean, ohi duen moduan.

Gure Zirkuak zabaldu zuen Alorreneako txotx denboraldia. Iker Galartzak, Joseba Usabiagak eta Lur Aranburuk egin zuten lehen txotxa, zirkuko jantziak soinean. Galartzak hitz egin zuen mikrofonoen aurrean, eta Gure Zirkukoen eta sagardotegikoen lanak ez direla hain diferenteak esan zuen: "Jendeak ondo pasatzeko guk lana egin behar dugu, eta zuek ere bai; egunik onena ez denean ere, beti irribarre bat gordeta eduki behar izaten dugu".

Saizarren, bestalde, Perico Delgado txirrindulari espainiarra omendu zuten, jende ezagun ugariren artean: besteak beste, han izan ziren gizonezkoen Realeko futbol jokalari ohiak –Imanol Agirretxe, Asier Illarramendi, Markel Bergara...–, Hilario eta Eusebio Arbelaitz sukaldariak, Haimar Zubeldia txirrindularia eta Donostiako alkate Eneko Goia. Baita Espainiako Estatuko hainbat aurpegi ezagun ere.

Andoni Egañak kantatu zuen txotx egin osteko bertsoa:

Ene Perico zure langintza
sagardotegitikan urrun
Ea Saizarren zure karrera
nola kopiatzen dugun
Jan eta edan gero zutitu
gero berriketan jardun
Ezezaguna ezagun egin
eta ezaguna lagun
Kupel begien aukera denak
aprobetxatu ditzagun.

Afalondoan, oholtza gainean, Julian Iantzi arduratu zen aurkezle lanak egiteaz, eta giroa berotzen lehenak Josune Arakistain Süne eta Olatz Salvador musikariak izan ziren, eta Manu Tenorio igo zen ondoren, Delgado omendu aurretik. Gero, Andoni Egañak segidilla bat kantatu zuen, besteak beste Delgadori, Iantziri eta publikoan zen Arconadari mezuren bat eskainita, eta Korrontzi arduratu zen, azkenik, festari amaiera ipintzeaz.

Ekoizpena %60 jaitsi da

Iaz ekoiztu zenaren erdia baino sagardo gutxiago egin da aurten, batik bat sagarraren uztaren beherakada izan delako. Hala jakinarazi zuen aurreko astean Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak, eta Saizarreko Napo Lertxundik ere hala baieztatu zuen txotx irekieran, baina nabarmendu zuen kalitate hobea duela aurtengoak.

Guztira, bi milioi kilo sagar bildu dira 250 sagastitan, eta horri esker 1.300.000 litro sagardo ekoiztu dira 46 sagardotegitan: bat Araban, hiru Bizkaian eta 42  sagardotegi Gipuzkoan. "Nahikoa izango da, ordea", adierazi zuen jatorri izendapenak.

Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria
2025-03-27 | ARGIA
Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Kaleratze arriskuan dago 40 urtez elikadura burujabetza landu duen Bizkaigane proiektua
2025-03-25 | ARGIA
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez,... (+)
2x11: Zuhaitz biblikoak berpizteaz eta txikori-belarraz
2025-03-24 | ARGIA, Bizi Baratzea
Zientzialariek egindako beste ikerketa harrigarri bat dakargu gaurkoan. Ez da sinetsi erraza, baina Biblian agertzen den zuhaitz bat berpizteko gai izan direla esan digute berriki.... (+)
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin "eskuak lotuta" dituztelako
2025-03-20 | ARGIA
Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu... (+)
3x11: Argindarren kableei jarraika | Alvaro Campos
2025-03-19 | Bizi Baratzea, ARGIA
Makroproiektu energetikoen proiektuak nagusi dira albisteetan: hemen zentral eolikoa jarri nahi dutela, haraxeago zentral fotovoltaikoa... Baina gaurko saioan gakoari egingo diogu jarraipena: argindarrari eta hori... (+)
gora