San Jil, iratzeak ebaki trankil.

Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen laborari talde bat elkartzen hasi zen 2022an, denda nola sortu pentsatzeko”, adierazi du Amaia Costa proiektuaren animatzaileak. Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearekin harremanetan jarri zen laborari taldea segituan, elkarteak Iparraldeko antzeko proiektuetan aurretik esperientzia bazuelako. Bi urteko bidearen ondotik, abenduan ireki zituen ateak Xüxenka dendak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko otsailaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Proiektuaren bultzatzaileek egin duten bi urteko prozesua hiru fase nagusitan banatu da. “Lehen puntua zer nahi zuten zehaztea izan zen, zein diren proiektuaren baloreak eta irizpideak, eta taldea egitea, kolektiboki ontsa funtzionatzeko”, dio Costak. Zuberoako hamaika etxalde elkartu dira denda kudeatzeko taldean, baina haien proiektuez gain, beste hogei bat etxaldetakoak ere eskaintzen dituzte gunean. “Etxe ekoizlea izatea da adostutako oinarrietako bat, alegia, eraldaketarik bada, ekoizlea bera izatea bere lehengaiak transformatzen dituena”, azaldu du.

Proiektuko kideak Zuberoako etxaldeak izateaz gain, kasik denek labelen bat ere badute. “Idoki sormarka barruan daude batzuk, beste ainitz ekoizpen biologikoan ari dira, edo EHKOlektiboko kide dira…”, dio animatzaileak. Sasoien errespetatzea eta animaliak kanpoan haztea ere izan dira irizpideak, baita giza neurriko etxaldeak izatea ere. Behin proiektuaren oinarriak eta balioak zehaztuta, dendaren bideragarritasunari begirako azterketa ekonomikoa egitea, alde juridikoa lantzea eta Mauleko eraikina egokitzea izan ziren hurrengo faseak. Alokairuan hartu dute gunea.

Abendutik irekita

Dendako txandak laborarien artean bete dituzte abenduan, baina urtarriletik aurrera denbora erdiz langile bat ere ari da Xüxenkan. “Asteartetik larunbatera irekitzen dugu saltokia, goizetan”, adierazi du Costak. Laborariei haien produktuak modu zuzenean saltzeko aukera ematen die dendak, eta kontsumitzaileari, berriz, bertako produktu jasangarriekin erosketa saskia betzetzekoa. “Barazkiak eta fruituak, txerrikia, axuria, ahuntz haragia, esnekiak, eztia, erreximentak eta sendabelarrak…”, denetik dute Mauleko dendan.

Bi hilabeteko ibilbide laburra izanagatik, erantzun ona izaten ari da proiektua, eta pozik daude bultzatzaileak. “Gerora, proiektua abiatu duten laborariek gogoan dute animazioak antolatzea eta pedagogia egitea, baina  pixkanaka doaz. Momentuz, dendan zentratuta dago egitasmoa”, adierazi du.

Emakumezko sortzaile eta ekoizleen plaza
2025-11-10 | Garazi Zabaleta
2019an sortu zuten lau emakume sortzailek Dinagu kolektiboa. “Sortzaileon eta ekoizle txikien lana bakartia izaten da askotan: bakoitzak bere proiektua du, etxean edo lursailean aritzen... (+)
Kosmetika solidoa, modu artisauan egina
2025-11-01 | Garazi Zabaleta
Txikitako oroitzapenak gogoan ditu Leire Uriel Molinak, amonarekin landareak biltzera ateratzen zirenekoak. Nük Natura proiektuaren sortzailea da Baztango (Nafarroa) bizilaguna, eta kontatzen duenez, txikitako bizipenek... (+)
Basoaren aldeko basogintza, animalia trakzioarekin
2025-10-27 | Garazi Zabaleta
Oñatiko hiru gaztek sortu zuten 2024an Lorran proiektua, baso lanak filosofia jakin batekin egiteko asmoz. “Basogintza jasangarri baten aldeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Lorran proiektutik. Arreta... (+)
“Klima mediterraneoan belarra izateko asko mugitu behar ditugu oiloak”
2025-10-20 | Garazi Zabaleta
Hamarkada pasatxoko ibilbidea du San Martin Unxen kokatuta dagoen Guneko proiektuak. 2013tik arrautzak ekoizten dituzte Mikel eta Igor Olite anaiek, eredu ekologikoan. “Aiton-amonak herrikoak ziren,... (+)
Gertukoari eta ekologikoari tokia egiten dion denda berria Ea herrian
2025-10-13 | Garazi Zabaleta
Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia... (+)
gora