Otsaileko euri, urteko ongarri.

Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


2025eko abuztuaren 06a
Itsas zaldia kotoi zotz batekin.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Abuztuaren 5etik 14ra NBEko 179 herrialdetako ordezkariak bilduko dira Genevan, hondakin plastikoen kutsadura murrizteko juridikoki loteslea izango den ituna negoziatzeko. Akordio honek plastikoaren bizi ziklo osoa kontuan hartu asmo du: diseinua, ekoizpena eta hondakin bihurtu arte. 2022an hain justu, 482 milioi tona plastiko ekoitzi ziren, hondakinen %15 soilik birziklatu zen, eta birziklatutakoaren erdia baino ez zen berriz aprobetxatu. Gainera, hondakinen %23 naturara botatzen da, ELGAren ikerketa baten arabera.

Bileran izango da Plastikoen Kutsadura Amaitzeko Koalizio Anbiziotsua ere. Koalizio horrek 70 estatu kide ditu, tartean Espainiako eta Frantziako Estatuak, eta bere sorreratik egin du bat aipatu itun loteslea negoziatzeko konpromisoarekin. Ekoizpenari mugak ezartzeko helburua azaldu du koalizioak, batez ere erabilera bakarreko plastikoena. Izan ere, salatu dute horrela jarraituz gero, egoera "atzeraezinera" helduko dela ingurugiroa.  Koalizioko estatuek parez pare dituzte hondakinen kudeaketan edo "borondatezko" neurrietan bakarrik zentratu nahi duten herrialdeak, "petroestatuak" gehienak, Saudi Arabiaren gidaritzapean.

Plastikoaren ekoizpena eta osasun arazoak etengabe hazten dira

Itunaren premia ebidentzia "kezkagarrietan" oinarritu dute: adituek ohartarazi dute mikroplastikoak antzeman dituztela bai gizakietan eta bai animalietan ere, eta horiek gaixotasun kronikoak eragiten dituztela. Plastikoak eragiten dituen osasun arazoek 1,3 bilioi euroko kostuak dituzte, NBEk jasotako ebidentzien arabera. 

Mende hasieratik 2022ra plastikoaren ekoizpena etengabe hasi da, 234 milioi tonatik 482 milioi tonara. Hazkunde horren zati nagusia erabilera bakarreko plastikoek eragin dute. Hori horrela, erabilera bakarreko plastikoak gai zentrala izango dira Genevako bileran.

 

 

Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen... (+)
Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko... (+)
Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela... (+)
Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta... (+)
Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen... (+)
gora