Asteroko buletina
Sagar arbolak loratzen hasten direnean ganbarako sagarrak usteldu. Sagarra lore lore denbora denian, gazteak hankak arin soinuan denean.

Energia nuklearraren ekoizpena 2050erako hirukoiztea adostu dute COP28 gailurrean 22 herrialdek

Energia Nuklearra Hirukoizteko Adierazpenak "energia nuklearraren funtsezko papera" aldarrikatzen du kutsadurari eta tenperatura igoerari aurre egiteko. Sinatzaileen artean daude Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Arabiar Emirerri Batuak, Maroko, Suedia edo Frantzia. AEBetako Energia Departamentuak eman du itunaren berri, eta bat egitera deitu ditu gainerako herrialdeak.


2023ko abenduaren 05a
Adierazpena sinatu duten 22 herrialdeetako estatuburuak eta goi-funtzionarioak.

2050erako energia nuklearra ekoizteko ahalmena hirukoiztea. Hori da Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2023ko Biltzarrean (COP28) 22 herrialdek astelehen honetan sinatutako akordioa, Elsalto-k argitaratu duenez. Sinatzaileentzat energia nuklearra “ezinbestekoa” da negutegi efektuko gasen isuri garbia zerora jaisteko, tenperaturaren gorakada 1,5ºC-ra mugatzeko eta Garapen Iraunkorrerako helburuak betetzeko. “Zentral nuklearrek modu arduratsuan funtzionatzen dutela bermatzeko” neurriak hartzeko konpromisoa jasotzen ere du adierazpenak.

Astelehenean bertan, Frantziako presidente Emmanuel Macronek eskatu du Munduko Bankuak, nazioarteko finantza-erakundeek eta garapenerako banku multilateralek “energia nuklearra mailegu energetikoen politiketan" sartzea. Hori da, hain zuzen ere, Energia Nuklearra Hirukoizteko Adierazpenaren sinatzaileek adostu duten helburuetako bat.

Herrialde sinatzaileak

Hauek dira ituna sinatu duten herrialdeak: Estatu Batuak, Bulgaria, Kanada, Arabiar Emirerri Batuak, Eslovakia, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Ghana, Hungaria, Japonia, Maroko, Moldavia, Mongolia, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Koreako Errepublika, Errumania, Suedia eta Ukraina.

Donostiako Basque Culinary Center berriaren obretan sartu dira herritarrak, proiektua salatzeko
SOS Manteo elkarteko kideek azpimarratu dute ez dutela etsiko parkea berreskuratu arte. (+)
Otsailaren 4an ehiza-jardueraren aurka mobilizatzera deitu du NAC plataformak
“No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako... (+)
Basque Culinary Center berria eraikitzeko zuhaitzak mozteari ekin diote Donostian
BCCren Donostiako bigarren egoitza eraikitzeari ekin diote aste honetan, eta SOS Manteo elkarteak salatu du astelehen goizean zuhaitzak botatzen hasi direla. Auzotarren arabera, Nafarroa hiribideko... (+)
"Euskal Sagardoa" jatorri deituran zazpi lurraldeetako sagardogileak izendatuko dituzte
Euskal Sagardoaren eremu geografikoa EAEtik zazpi lurraldeetara handitzeaz gain, mugaren bi aldeetako sagar motak ere Jatorri Deituran sartzea adostu dute. Dagoeneko tramitazio guztiak martxan jarri... (+)
Erakunde ekologistek neurri zorrotzak eskatu dizkiete administrazioei plastikozko bolatxoei aurre egiteko
Abenduaren 8an Portugalgo itsasoan zama galdu zuen itsasontziaren plastikozko bolatxoak dagoeneko Euskal Herrira iristen hasi dira. Erakunde ekologistek uste dute “premiazko neurri zorrotzak” hartu behar... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora