Asteroko buletina
Martxoak bustanaz, aphirilak bulharraz.

Gutxienez 6.200 hildako eta 10.000 desagertutik gora eragin ditu Libiako hondamendiak

Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.


2023ko irailaren 13a

Gutxienez 6.200 hildako eta 10.000 desagertu baino gehiago eragin ditu Libian Daniel zikloiak. Hondamendi eremu izendatu du kalteturiko lurraldea GNU Batasun Nazionaleko Gobernuak. Libiako agintariek, berriz, hiru eguneko dolu nazionala ezarri dute lurralde osoan.

Libiako ipar-ekialdea suntsitu du zikloiak, bereziki, Derna hiria. 120.000 biztanle inguru ditu, eta Libiako laugarren hiri handiena da. Bertako biztanleak dira hil eta desagertu diren biktima gehienak. Izan ere, Dernako bi presa hautsi zituen ekaitzaren indarrak, eta 33 milioi metro kubiko kontrolik gabe isuri ziren hirian.

Erreskateek zailtasunak dituzte Dernara iristeko, mendiz inguratuta dagoelako eta lurretik ezin delako hara iritsi. Derna Zoom komunikabideak adierazi duenez, astearte arratsaldera arte behintzat ez da erreskate talderik iritsi, ur gainean zeuden gorpuak jaso zituzten bi helikoptero baino ez.

Munduko Osasun Erakundeak adierazi du laguntza bidali duela, baina hondamendiaren lekura heltzeko zailtasunak dituztela. Martin Griffiths NBEko Gai Humanitarioen arduradunak jakinarazi du 9,3 milioi euro bideratuko dituela Libiara.

Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko
Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan. (+)
Urdaibaiko ibai bat gehiegi lehortzeagatik delitu ekologikorik izan ote den ikertuko dute
Eguzki talde ekologistak salatu zuen 2020an Mape ibaitik behar baino ur gehiago atera zutela, ur eskasiari aurre egiteko. Azpimarratu du ez dela gertatzen den lehen aldia... (+)
Artozkiko erresistentziak 20 urte
Itoizko urtegiaren azpian dagoen herrietako bat da Artozki (Nafarroa). 2003an hustu zuten beste sei herrirekin batera, urtegia egin behar zutelako, baina azken momentura arte defendatu... (+)
Bizitzaren garestitzeak ez du etenik: gora etxebizitza, gasolina eta elikagaien prezioak
Etxebizitzak duela urtebete baino %3 gehiago balio du EAEn eta %5,6 gehiago Nafarroan. Gasolina urtarriletik %24 garestiagoa da eta %10,4 diesela. Elikagaietan, nabarmentzekoa oliba olioa:... (+)
"Mendizaletasunarekin eta musikarekin herria josi nahi dugu"
Urmuga zeharkaldiak hirugarren edizioa izango du aurtengo udan, uztailaren 12tik 30era. Ekimenaren antolatzaileetako bat da Felipe Uriarte mendizale eta mendi gidaria (Pasai Donibane, 1944). Ur-mugaren... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora