Asteroko buletina
Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Getarian jartzera doazen lehen hegalabur haztegiak zer ekarriko du?

Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo zimarroi gizenduko dituzte bertan. Eusko Jaurlaritzak bultzatu du proiektua eta Itsasbalfego enpresak burutuko du (%70 Kataluniako Balfego enpresarena eta %30 Aztirena). Bizkaiko eta Gipuzkoako ontzien hegalabur kuota osoa hara bideratuko den proiektuak bi lurralde horietako kofradien oniritzia du, eta orain arte ez du eztabaida handirik sortu kalean. Azaroaren 14an Getarian mahai-ingurua antolatu du Artzape euskara elkarteak eta bertan parte hartuko duen Lorea Flores elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Badago, bai, mamirik gai honetan.


2024ko azaroaren 07a
Balfego enpresak Mediterraneoan duen hegalabur haztegi bat.

Oraingoz ez da hegalabur edo zimarroirik egongo Getariako kostaldean jartzear diren bi kaiola handietan. Itsasoko egoerara ongi egokitzen bada, Itsasbalfegoren helburua da 2025eko udan 50 hegalabur gizentzea. Epe motzean beste lauzpabost kaiola jartzeko oniritzia azaldu du Eusko Jaurlaritzak eta guztira 7 milioi euroko kostua luke, hiruzpalau urtean 1.100 tona gizentzera iristeko, hau da, Gipuzkoa eta Bizkaiko ontzien hegalabur kuota osoa berari saltzeko.

Hori ez da aldaketa izango, izan ere, 2010etik Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradiek beren hegaluze kuota saldu egiten dute, ekonomikoki errentagarriago ateratzen zaielako arrantzatu eta hegaluzea saltzea baino. Gaur egun kuota Balfego enpresari saltzen diote eta enpresa kataluniarra nagusi da Mediterraneoan. Baina Jokin Sagarzazuk Berriako artikuluan azaldua duenez, iaz Espainiako Gobernuak legea aldatu zuen eta ontzi batek bi urtean ez badu dagokion kuota arrantzatzen, galdu egingo du eskubidea. Horregatik, formula aldatuko dute: hemengo ontziek "arrantzatuko" dute Itsasbalfegoren kaiolatik eta Balfegori salduko diote arrain hori.

Eredu honek dakartzan galderak

Greenpeaceko Euskal Herriko arduraduna den Lorea Flores mintzatu da Egonarria saioan. Berak parte hartuko du azaroaren 14an Getarian egingo den mahai-inguruan. Hemen elkarrizketa osorik ikus-entzungai:

Hainbat galdera zabaltzen ditu arrain haztegiak: kanaberekin arrantzatzetik inguraketa teknikara pasatuko dira ontziak. 12 Mila elkarteak zabaldua duen aldarria da kostaldetik lehen 12 miliatan artisau arrantza soilik egin dadila, espezieak lasai ugaldu daitezen eta itsas zabalean ari diren ontzientzat ere onura izan dadin; proiektu honek, ordea, 3,7 miliatara ezarriko ditu kaiolak, ontzi handiek arrantzatuko dituzte inguraketa tekniken bidez... zer ondorio izango ditu artisau arrantzaleentzat? Zenbat lanpostu sortzen ditu eredu batek eta besteak, hau da, gizartean zer ekarpen egiten du eredu bakoitzak?

Floresek azaldu duenez, enpresa hauek botika kimikoak erabiltzen dituzte kaiolak infekzioetatik babesteko eta pilatuta dauden animalien artean zabaldu ohi diren gaixotasunei aurre egiteko, antibiotiko bidez, adibidez. Substantzia kimiko horiek itsasora isuriko dira, kostaldetik oso gertu.

Nork jango ditu euskal kostaldean gizendutako hegalaburrok? Hemengo ontziek bertatik "arrantzatu" eta Balfegori salduko badizkiote, eta Balfegok orain arte bere arraiki asko Asian saltzen baditu...

Testuinguruaz ere mintzatu da, Mediterraneo itsasoa berotu izanak ekarri omen du Balfegok hango haztegietan emaitza kaskarragoak jasotzea, eta Kantauri itsasoa epelduz doan heinean, etorkizunerako baldintza hobeen bila etorri ote da Euskal Herrira?

“Nora garamatza Getariako zimarroi haztegiak?” mahai-ingurua, azaroaren 14an Getarian

Galdera horretatik abiatuta, proiektuari buruzko ikuspegia jorratzen arituko dira Izaskun Suberbiola (Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko arduraduna), Lorea Flores (Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzailea), Leo Belaustegi (arrantzale ohia eta Ondarru 12 milako kidea), Leandro Azkue (Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaria) eta Tomas Otamendi (kirol arrantzalea eta Malkorbe Amarristen Elkarteko batzordeburua).

Artzape euskara elkarteak antolatu du mahai-ingurua eta Mirene Begiristain arituko da dinamizatzaile lanetan. Azaroaren 14an izango da, 18:30ean hasita, Berdura plazan.

Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak
2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi... (+)
"Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko"
2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH... (+)
Beste bederatzi makro-eoliko eraiki nahi dituzte, oraingoan Gipuzkoako Beizaman eta Bidania-Goiatzen
2024-12-05 | Estitxu Eizagirre
Finerge enpresak Beizaman eta Bidania-Goiatzen bederatzi makro-eoliko jarri nahi ditu, 229,5 metrokoa bakoitza, guztien artean 45-50 MWko potentzia izango luketenak. Haize-erroten artean sei errepide eraikiko... (+)
Nola garbitu eta zaindu, gorputza eta Lurra kutsatu gabe?
2024-12-01 | Estitxu Eizagirre
Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta... (+)
"Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea"
2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora