Lorarik ederrena, maiatzeko antxobia

“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta ganaduarekin harreman estua izan dute txikitatik, baita ahuntzekin ere. Duela urte pare bat amestutako proiektuari ekitea erabaki zuten. Eta, norberak bere aldetik baino, bidea elkarrekin bideragarriagoa eta errazagoa izanen zela sinetsita, Giberri Gazta egitasmoa abiatu zuten elkarlanean.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko martxoaren 17a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Lehen sektoreko proiektu bat abiatu nahi zutela argi zuten, baina, zergatik ahuntzak? “Gaztetatik izan ditugu ahuntzak, biok mendi berera botatzen genituen udan, eta ikusita ongi moldatzen ginela animalia horiekin, hortik segitzea pentsatu genuen”, dio. Orain arte azpigorri arrazako ahuntzak izan dituzte, eta hiru hilabete besterik ez zituzten egiten etxean abereek, kanpoan izaten zituztelako gehienetan. “Esnea batu eta basora bidaltzen genituen bueltan”, azaldu du Iturriotzek. Proiektua abiatzearekin batera, ordea, alpina ahuntzekin hasi dira lanean. Eguraldiak uzten duenean, egunez kanpoan izaten dituzte, belar freskoa jan dezaten, eta gauetan, berriz, barrura sartzen dituzte, etxeko forraje lehorrarekin elikatzeko.

80 ahuntz dituzte Giberri Gazta proiektuan, eta aurtengo produkzioa txikia izanen dela aurreikusten dute. “Ekoizpen kopuru txikia izanik, zuzeneko salmenta eginen dugu aurten. Aurrerago, ekoizpena handiagoa denean, ikusiko dugu nola egin, baina zuzenekoari eutsi nahi genioke ahal den neurrian”, dio. Mendian izaten zituzten ahuntzen esnearekin gazta probak egiten aritu dira azken urteetan, eta ongi atera zitzaizkien. Tarte horretan, artzain eskolan ikastaroak egin dituzte, eta Leartikerren asesoramendua ere izan dute. Aurtengoa izanen dute lehenbiziko ekoizpen "handia", eta ahuntz gazta ondua eta freskoa eginen dituzte.

Etxalde berria Gorbeiaren magalean

Proiektua Ubidekoa dela nabarmentzen dute gazteek, nahiz eta lursail batzuk eta ahuntzentzat eraiki duten etxaldea Zigoitian dauden, Araban. “Muga egiten du gure herriak Arabarekin, baina eraiki berri dugun pabiloia Ubideko herritik 400 metro eskasera dago”. Iturriotzen etxetik hurbil, haien lursail batean eraiki duten pabiloia egurrezko eraikuntza da, Ipar Euskal Herriko enpresa batekin eraiki dutena. “Bion lurrak batuta, behar genuen hektarea kopuruaren zati handi bat lortu dugu, eta beste lur batzuk alokairuan hartu ditugu”, diote.

Pabiloian bertan eraiki dituzte obradorea, kamarak, aldagelak... “Denda ere hortxe bertan jarriko dugu, Gorbeiako parke naturalaren atean baitago eraikina, jende asko pasatzen den tokian”, gehitu du. Aste gutxiren buruan ekinen diote gaztak egiteari, eta hilabete gutxira lehen gazta horiek salgai edukitzea espero dute.

Emakumezko sortzaile eta ekoizleen plaza
2025-11-10 | Garazi Zabaleta
2019an sortu zuten lau emakume sortzailek Dinagu kolektiboa. “Sortzaileon eta ekoizle txikien lana bakartia izaten da askotan: bakoitzak bere proiektua du, etxean edo lursailean aritzen... (+)
Kosmetika solidoa, modu artisauan egina
2025-11-01 | Garazi Zabaleta
Txikitako oroitzapenak gogoan ditu Leire Uriel Molinak, amonarekin landareak biltzera ateratzen zirenekoak. Nük Natura proiektuaren sortzailea da Baztango (Nafarroa) bizilaguna, eta kontatzen duenez, txikitako bizipenek... (+)
Basoaren aldeko basogintza, animalia trakzioarekin
2025-10-27 | Garazi Zabaleta
Oñatiko hiru gaztek sortu zuten 2024an Lorran proiektua, baso lanak filosofia jakin batekin egiteko asmoz. “Basogintza jasangarri baten aldeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Lorran proiektutik. Arreta... (+)
“Klima mediterraneoan belarra izateko asko mugitu behar ditugu oiloak”
2025-10-20 | Garazi Zabaleta
Hamarkada pasatxoko ibilbidea du San Martin Unxen kokatuta dagoen Guneko proiektuak. 2013tik arrautzak ekoizten dituzte Mikel eta Igor Olite anaiek, eredu ekologikoan. “Aiton-amonak herrikoak ziren,... (+)
Gertukoari eta ekologikoari tokia egiten dion denda berria Ea herrian
2025-10-13 | Garazi Zabaleta
Maiatzean zabaldu zituen ateak Eako Berton dendak. Iñaki Biteri eta Iratxe Arriola dira proiektu honen atzean dauden kideak, eta diotenez, aspaldian zuten denda irekitzeko ideia... (+)
gora