Gaztainondoa bueltan da Nafarroan

Urte luzeetan oinarrizko elikagaia izan zen gurean gaztaina, eta gaztainondoaren zura oso erabilia eraikuntzan, altzarietan eta bestelakoetan. 1960ko hamarkadatik aurrera, ordea, gaztainondoen galera nabarmena hasi zen Euskal Herriko eta Nafarroako basoetan: “Tinta eta minbizia eritasun larriek, gizartearen industrializazioak eta mendietan pinua sartzeak gaztainondoen galera ekarri zuten”, azaldu du Mikel Diaz Oses Nafarroako Gobernuko Mendi saileko teknikariak. Urteak daramatza Osesek, kide gehiagorekin batera, Nafarroan gaztainondoak berreskuratzeko eta bultzatzeko lanean.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko irailaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zuraren ekoizpenean hemen baino askoz aurreratuago daude Galizian, Asturiasen eta inguruko beste zenbait tokitan: “Eritasunei irtenbidea eman nahian, Galiziako CIF Lourizan ikerketa zentroak bertako gaztainaren eta gaztaina japoniarraren arteko hibrido bilduma bat sortu zuen 1980ko hamarkadan, eta bilduma osoa jasotzen zuen entsegu partzela bat landatu zuten Baztanen 1984an”, dio teknikariak. Horietatik, tintari erresistente diren sei klon-hibrido aukeratu eta Nafarroako zazpi partzelatan jarri dira azken hiru urteotan: Arantzan, Baztanen, Beran, Iturenen, Leitzan, Lesakan eta Luzaiden.

Baina, zergatik hibridazioa? Bada, bertako gaztainak ez direlako eritasunekiko erresistenteak eta japoniarrak bai, baina, aldi berean, japoniarrak ez duelako zurerako balio, eta bertakoek bai. “Landaketa esperimentalak izan dira, hibrido horiekin hemen zura ekoizten ahal den testatzeko, eta emaitza onak jasotzekotan, aurrera begira, partikularrei nahiz udalei zein klon mota landatu ditzaketen gomendatzeko erabiliko dira datuok”. Pinuaren gaitzak sortutako galera dela-eta, gaztainondoari eta beste espezie batzuei beste aukera bat ematen saiatzen ari dira, nolabait.

Bertako barietateak berreskuratzen

Nafarroan ez bezala, Galizian eta Bierzon, esaterako, fruituaren ekoizpenak ere ez du etenik izan, eta horregatik, bertako barietateen identifikazioa eta kontserbazioa garatuago dituzte. Klonei bertako barietateak txertatzen dizkiete, fruituak ekoizteko. Nafarroan, orain gutxi arte, bertako barietateak ez zeuden ia ikertuak, eta Basozaingoa herriz herri elkarrizketak egiten aritu da bide horretan. “Gaztainondoak mendietan lokalizatu eta analisi genetikoak egin dira. Behin-behineko emaitzen arabera, Nafarroako hamasei bat barietate jaso ditugu”, adierazi du Osesek. Gaztainondoen berreskurapen proiektuaren bigarren hanka dute hori: “Hemendik aurrerako lana horiek deskribatzea, erregistratzea eta merkaturatzeko balio ote duten aztertzea izanen da”.

Zenbait herrik interes berezia agertu dute bertako barietateen berreskuratzean, eta Udalen eta INTIAren bidez ikastaro arrakastatsuak antolatzen ari dira azken hiru urteotan, Asturiastik, Bierzotik eta Galiziatik, esperientzia duten eskualdeetatik, datozen teknikarien laguntzarekin.

Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko
2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko... (+)
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin
2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin... (+)
Konbutxa eta hartzituak bizibide
2025-04-14 | Garazi Zabaleta
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean... (+)
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera
2025-04-13 | Garazi Zabaleta
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte... (+)
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak
2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan... (+)
gora