Abuztua zortzigarrena, arbi ereitia, bitarte honetan barriz, garijak jotia

Gaur jarriko dute ikusgai Eli Pagolak eta Ainhoa Gutiérrezek zentral hidroelektrikoei buruzko artelana

Hernaniko Biteri Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute estreinaldia apirilaren 19an, 19:00etan. Apirilaren 28 arte egongo da ikusgai, kultur etxeko erakusketa gelan. Gaurko irekiera ekitaldian, Eli Pagolak eta Ainhoa Gutiérrez del Pozok azalduko dute nola ibili diren proiektua gauzatzen, zer den aurkitu dutena, nola dokumentatu duten lana...


2023ko apirilaren 19a
Ainhoa Gutiérrez del Pozo, lan hau grabatzeko erabili duten 16 mm-ko kamera eskuan. Gaurko emanaldian 16 mm-ko proiektore bat erabiliko dute irudi hauek erakusteko. Ondoan, Eli Pagola. Argazkia: Dani Blanco.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hernaniko Sormen Bekari esker burutu dute Ereñotzun bizi diren bi lagunek arte ikerketa hau: bertan, harremanetan jarri dituzte Urumea ibaiko zentral hidroelektrikoen potentzialari buruzko datuak, eta energia berriztagarri honek ibaiko bioaniztasunean dituen inpaktuenak. Filmaketa batzuetatik abiatuta, pieza desberdinak sotu dituzte eta gogoetak plazaratuko dituzte erakusketan.

Proiektuari buruzko informazio gehiago, ARGIAk gaiaz egin zien elkarrizketan: Energiaren dilemak Urumea ibai barrutik.

Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten
2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral... (+)
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak
2025-05-25 | Estitxu Eizagirre
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari... (+)
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai
2025-05-25 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru... (+)
Gipuzkoako Aldundiak laborari ekologikoak diru-laguntza batetik kanpo utzi dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute
2025-05-15 | Estitxu Eizagirre
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo... (+)
Amasa-Villabonako Udala Premier enpresarekin negoziatzen ari da Amasamendiko herri lurretan bi haize errota jartzeko baldintzak
2025-05-06 | Estitxu Eizagirre
Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia da eta EH Bilduko Legebiltzarkidea. Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin ezarri nahi dituen bi haize erroten orain arteko prozesua nola... (+)
gora