Baratzezaina bazara, zeure curriculumean beti jarri ahal izango duzu: "Landare Managerra".

Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


2025eko uztailaren 18a
Getariako Gaztetape hondartza.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako biztanleriaren %60a kostaldeko udalerrietan bizi da, beraz itsasoaren aldaketa orok eragin zuzena izango du jende askoren bizitzetan. 2050. urterako itsasoa 26 zentimetrotan igoko dela aurreikusten du Greenpeace talde ekologistak. Igoera horrek eragin handia izango luke Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartzatan, azalera galduko baitute. 

Metro gehien galduko lituzketen hondartzak Hondarribiakoa eta Ereaga (Getxo) dira, 20-30 metro galduko baitituzte. Honako hauek 10 eta 20 metro artean galduko lituzkete: Zurriola (Donostia), Zarauzkoa, Santiago (Zumaia), Itzurun (Zumaia), Debakoa, Ondarbeltz (Mutriku), Ondar Gain (Mutriku), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio), Plentziakoa, Muriola (Barrika), Arriatera (Sopela), Barinatxe (Getxo), Azkorri (Getxo) eta Arena (Zierbena eta Muskiz).

Hondartzak galtzeko eta uholdeak egoteko arriskua dago

Gaztetape eta Muriolako hondartzen kasuan itsasoaren igoerak hondartzak erabat desagerraraziko lituzke, Greenpeaceren estimazioen arabera. Aipatutako hainbat hondartzek klima larrialdiaren eragina dagoeneko pairatzen ari direla adierazi du Greenpeacek. Adibidez, Zarauzko hondartzak, Bizkaian eta Gipuzkoan azalera handiena daukanak, kalte handiak pairatu zituen Christine ekaitzarekin 2014an. Egoeraren aurrean Zarauzko Udalak itsas pasealekua 50 zentimetrotan igoko du 1,5 milioi euro gastatuta.

Txostenaren arabera uholde arrisku handien izango lukeen udalerria Murueta izango litzateke, azaleraren %26a arriskuan baitago. Han kokatu nahi dute Guggenheim museoaren bigarren egoitza, "horrek zentzugabekeria handiagoa ematen dio proiektu polemiko" horri, Greenpeaceren ustez. Uholdeak izateko arriskua dago Plentzian, Bermeoko kostaldean, Mundakan, Urdaibai inguruan, Ean, Lekeitioko kostaldean, Ondarroan, Deban, Zumaian, Getarian, Orion eta Irunen. 

 

Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi... (+)
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren... (+)
Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar... (+)
Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen... (+)
Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko... (+)
gora