Sasiak begiak eta hontzak belarriak

Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen horrelako kolektiborik, hutsune bat genuen”, azaldu du Haize Agirre Herrizoma proiektuko kideak. Hutsune horri erantzuteko asmoz jaio zen Herrizoma: elikadura ardatz hartuta, kapitalismotik eta patriarkatutik "desertatzeko" eta bestelako bizitza eta harreman ereduak sortzeko lanean ari den egitasmoa. 

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko otsailaren 10a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Herrizomaren lehen ardatza erosketa kolektiboena da. “Hurbileko ekoizleekin harremanetan jarri ginen, bitartekariak kentzen saiatzeko, elikadurarekin dagoen espekulazioari aurre egiteko”, azaldu du kideak. Modu autogestionatuan eta kolektiboan egiten dituzte erosketak, eta horretarako zenbait irizpide ezarri dituzte: bertakoa izatea, ekologikoa –zigilurik gabe bada ere–, ekoizleekin afinitate ideologikoa edukitzea, lan baldintza duinetan ekoitzitako produktua izatea… “Dena dela, kontraesanak ere sortu zaizkigu, izan ere, proiektua guztientzako irisgarri izatea eta komunitatera profil askotako jendea batzea nahi dugu, beraz, merkea izatea ere nahi genuen”, gehitu du Agirrek.  

Oreka bilatu nahian eta bertakoa eta ekologikoa merke izatearekin uztartzeko saiakeran, formula bat planteatu zuten: produktu bat iristen zenean, kide batzuek %20 gehiago ordaindu zezaketen, beste batzuek hori gutxiago ordaintzeko. “Hala ere, garestia izaten segitzen zuen, eta momentu honetan egitura eta aukera berriak bilatzen ari gara”, dio. Izan ere, 2024an ohartu ziren erosketa ahalmen zehatzeko jendea soilik gelditzen zela proiektuan, eta hausnarketa prozesu baten ondoren, supermerkatuetan bilketak egiten ere hastea erabaki zuten, oinarrizko elikagaiak bildu eta saskiak banatzeko. “Hor ari gara hausnarketan eta gauzak zalantzan jartzen, antolakuntza asistentzialetatik aldendu nahi dugulako, baina errealitatea da jende asko hurbildu dela aldaketa egin dugunetik, gaur egun 40 lagun inguru elkartzen gara asanbladetan”, dio.

Ekoizpen komunala

Proiektuaren bigarren ardatza ekoizpen komunalarena da. Hasieratik, Errekaleor auzoan baratzea egiten dute kideek. “Baratzearena hasieratik izan da proiektu zentrala, eta horren bueltan bestelakoak ere sortu dira: sendabelarren taldea, kontserbena, garagardoa egiten zuena, eztia ekoiztekoa…”, adierazi du. Hileroko asanblada nagusian erabakitzen eta banatzen dira hurrengo hilabetean baratzean, erosketa kolektiboan nahiz biltegian egin beharreko lanak, eta momentuan txanda guztiak betetzen dituzte. Gero, baratzeko produktu fresko guztiak Alde Zaharreko biltegira eramaten dituzte. “Proiektuko edonork har ditzake biltegitik barazkiak, baina ez ditugu kide guztiok hartzen, batzuek baratzea bere kasa ere egiten dutelako, adibidez”.

Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea eredu izan da Gasteizko Herrizomarentzat, eta hiriko beste kolektiboekin eta Euskal Herriko antzeko beste egitasmoekin saretzen ari direla nabarmendu du kideak. “Etxebizitza sareen topagunera gonbidatu gintuzten, eta hasi gara honi forma ematen Hego Euskal Herriko antzeko proiektuekin batera”.

“Landareekin arropa tindatzea da nire ofizioa”
2025-12-15 | Garazi Zabaleta
Duela 30 bat urte ikasi zuen Aitor Bastarrika gipuzkoarrak landareekin eta bestelako naturako elementuekin tindaketak egiten, Guatemalan bizi zenean: “Han ikasi nuen landareekin tindatzen, eta... (+)
Sagardoa merke… baina noren bizkar?
2025-12-14 | Garazi Zabaleta
Pasa den uztailean ENBA nekazal sindikatuak sare sozialen bidez salatu zuen Euskal Sagardoa Jatorrizko Izendapenerako sagar ekoizleak galeretan ari zirela lanean. Oharrean ziotenez, ekoizpen kostuak... (+)
Nola banatzen dira herri-lurra, eta nola kudeatu?
2025-12-08 | Garazi Zabaleta
LeitzEKO Kontsumo Taldeak Izan burujabe jardunaldiak antolatu zituen eta horien baitan, NPB Nekazaritza Politika Bateratuari –PAC delakoari– buruzko mahai-inguru interesgarria izan zen azaroaren 6an Leitzako... (+)
Oñatiko bi lursailen lagapena, tokiko ekoizpen agroekologikorako
2025-11-30 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatzate Debagoienan elikadura, kontsumo eta ekoizpen iraunkorraren alde lanean Debagoiena 2030 sarearen bidez. Ibilbide horretan pauso garrantzitsua eman berri dute: Tokixan elkartea sortu dute... (+)
Euskal Herriko arbola ekoizle txikien plaza Biriatun
2025-11-24 | Garazi Zabaleta
Ainitza mintegiko laborariak dira Aimar Rodriguez eta Audrey Hoc. Arbolak txertatzen eta fruitu arbolak ekoizten dihardute hainbat lursailetan. Baina, mintegiaz gain, Oma elkartea sortu dute... (+)
gora