Artoa ereiteko San isidroren astea; atzea baino aurrera hobea.

Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa deuseztatzearen arrazoien artean.


2025eko martxoaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Tauste (Aragoi) eta Jundiz (Araba) arteko elektrizitatea garraitzeko linea ez da errealitate bihurtuko", adierazi du asteazkenean Errioxatik PSOEko diputatu den Jesús María Garcíak. Diputatuak hainbat arrazoi azaldu ditu. Batetik, martxoaren 19an amaitu zela proiektua aurkezteko epea, eta Forestalia enpresa-taldeak ordurako ez zuenez proposamenik eginda, kasua "egun gutxi barru" artxibatzeko erabakia hartu duela Espainiako Gobernuak.

Bestetik, linea horretan garraiatu behar zen elektrizitatea sortzeko bi parke eoliko eraiki nahi zituen Forestaliak Aragoiko Tauste eskualdean. Bi proiektu horiek gauzatzeko baimenak, ordea, ez ditu lortu oraindik. Gainera, goi tentsioko linea horren balioa 50 milioi eurotan hazten zuen arazo batekin topatu zen enpresa duela gutxi: 25 kilometroko kableak lurperatzea. Proiektu hau baztertuta ere, beste hainbat dituzte esku artean Forestaliak eta Espainiako Sare Elektrikoak: horietako batek, adibidez, 270 kilometro izango lituzke, eta Zaragoza lurraldeko Cinco Villas herrian hasiko litzateke eta Gatikan amaitu.

Instituzioen kritikak

Berez, 200 kilometrotik gorako linea Zaragozako Tauste eskualdean hasi behar zen eta Nafarroako Erribera, Errioxa, Araba eta Burgos zeharkatuta. Instituzio ugariren gaitzespena jaso du proiektuak azken urteetan –Aragoiko Gobernua salbu, lineak zeharkatu behar zituen lurretako erakundeak proiektuaren aurka agertu ziren–. Esaterako, 2023ko urrian Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Joxe Mari Aierdik esan zuen linea "eginezina" zela. Asteazkeneko Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduk duen bozeramaileak, Eva López de Arroyabek, begi onez hartu zuen Forestaliaren erabakia, proiektuak "ez zuelako zentzurik": "Ebakuazio lineak erabiltzeak eragiten du azpiestazioek arazoak izatea gertuagoko estazioetatik energia hartzeko".  

Energia berriztagarria sortzeko proiektuek aurrera egin ahala, horien elektrizitatea garraiatzeko linea proiektuak ere azaleratzen ari dira. Aragoiko Forestalia enpresa eta Red Electrica Española (REE) dira linea horiek eraiki nahi dituzten enpresak, lehena pribatua da eta erdi-publikoa. Berez, elektrizitatea distantzia handietara garraiatzeko lineak dira horiek, autobide elektriko moduan ezagutzen direnak; baina Sustrai Erakuntza ingumen fundazioak salatu duenez, berriztagarrien proiektuak ebakuatzeko linea hutsak balira bezala tramitatzen ari dira. Energia berriztagarria Aragoitik Gatikaraino eramateko linea elektrikoen zama erreportajea publikatu zuen ARGIAk iazko martxoan, auzi horren nondik norakoak azaltzeko. Oraindik dorreen eraikuntzarako baimenik eduki gabe, Forestalia linea horiek eraikitzeko presioa egiten ari zela kexatu zen Sustrai Erakuntza iazko martxoan. Ingurumen fundazioaren ustez, makroproiektu horiek "kaltegarriak" dira ingurumenerako: "Proiektu horiek gauzatuz gero, energiaren kudeaketarako funtsezkoa den jarduera bat, elektrizitatearen garraioa, esku pribatuen esku utziko litzateke".

 

Itzalaldiak agerian utzi duena
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi:... (+)
Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako... (+)
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte "kritikoengatik"
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta... (+)
Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako... (+)
Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute,... (+)
gora